Astearte honetan, martxoaren 13an, Baionako elkarteen etxean,130 pertsona baino gehiago hor ziren E-CHO proiektua ulertzeko eta hau egiazki egiten balitz ukanen lituzkeen eraginez ohartzeko. 2023ko azarotik aitzina, Bizik proiektu arriskutsu horren kontrako jarrera hartu zuen.
Eztabaida publikoaren antolatzaileek ez zuten egoki ikusi Euskal Herrian bilkura publikorik proposatzea, alta proiektu horrek Euskal Herria hunkitzen duelarik. Horregatik 28 elkartek, Bizi barne, indarrak batu dituzte bilkura egiteko, E-CHO proiektuaren azterketa baten aurkezteko.
Lacqeko haranean (Biarnoa), 3 lantegi dituen industria-gune honek “e-biokerosenoa” ekoiztuko luke besteak beste, hegazkinen keroseno fosilaren ordezko bioerregaia. Oihanetan, Paueko gave ibaian edo energia arloan sortuko dituen ondorioak mehatxu handiak eragiten dituzte, erabilpen gatazkak ugaritzen ari diren bitartean. Alta, hegazkinaren erabilera %1ez murriztea aski litzateke…
Bilkura bukatzean, Euskal Herriko leku desberdinetan bilkura publikoak antolatzeko deia egina izan da: elkarte ezberdinetako ordezkariak prest dira aurkezpen baten emaiteko bilkura horiek tokika eginen liratekeen lekuetan.
Bilkura publikoan erabilia izan den aurkezpen diaporama ikus ezazu, grafikoan klikatuz!