7 jauzi: Ekainaren 24an hitzordua Baxe-Nafarroan!

Urtarrilaren 28an, Bidarten jantokietako janariari buruzko mahai-ingurua antolatu ginuen, besteak beste, buraso baten, jantokietako teknikari baten eta Euskal Elkargoaren biharko laborantza eta elikaduraren lehendakari-ordearekin.

Ikus dezagun orain jantokietara heldu aitzin den egoera: laborantzan eta hornikuntzan zer eraldaketa behar dira menuak begetalizatzeko? Hau da mahai-inguru honen egitaraua!Mahaiaren inguruan ondoko hizlariak izanen dira:

Sylvie Laborde-Bresse, Iparlab etxalde ekoizpenen banatze plataformakoa

Thierry Pousson, Lizeo bateko eroslea, ACENA, manatze biltze elkartearen sortzaileetarikoa

Nicolas Mendiboure, Irisarriko baratzezaina,

eta noski EHLG, bere ko-lehendakaria den Beñat Molimos-ek ordezkaturik..

Ekainaren 24an, 10:00etan, hitzordua finkatua da Ainiza-Monjoloseko EHLGren egoitzan!

7 jauzi?

🧐

Zazpi ekitaldi, jauziak izenekoak (euskal dantzei erreferentzia eginez), apiriletik irailera iragaiten ari dira Euskal Herriko zazpi probintzietan. Jauzi bakoitzak gai bat nabarmenduko du, metamorfosia aitzinaraziko duen angelu zehatz bat erakutsiz eta lurraldeko aktoreen lana aitzinean emanez. Urriaren 7 eta 8an Baionan iraganen den Euskal Herria Burujabe ekitaldiaren aitzin gustua!