AHT, berriz ere EZ!

Eztabaida publikotik kanpo egon ondoren, AHTren proiektua berpiztu da presidentgorako hauteskundeak baino hilabete batzuk lehenago. Bizik ondorio ekologiko, sozial eta ekonomikoak lurraldearentzat kaltegarriak izanen dituen proiektuaren kontrako jarrera arraberritzen du eta CADEk azaroaren 6an, larunbatez, 09:00etan, Arteen Hirian deitutako elkarretaratzera deitzen du.

AHTa: finantza xahutzea, hondamendi ekologikoa

Euskal Herritik pasatuko litaiken AHT proiektua Réseau Ferré de France erakundearen GPSO (Grands Projets du Sud-Ouest) izeneko xedearen baitan kokatzen da. Bidaiarientzat denbora irabaztea, aukera ekonomiko berriak, trenaren alderdi ekologikoa… Ez dira argumentoak falta Eskualdearen aldetik, GPSOrentzat, 14 miliar euro baino gehiago balio duen proiektu hau defendatzeko.

Arazoa: argumento hauek egitateen errealitatearekin talka egiten dute. Ikerketak lagun, CADEk urriaren 27an Baionan emandako prentsaurrekoan frogatu du proiektuaren denbora-onurak eta eragin ekonomikoa ñimiñoak direla. Aldi berean, kolektibitatearen  gain geldituko den gastua, alimalekoa aintzin ikusten da, 305 milioi eurokoa, departamenduarentzat bakarrik. Eta hori bere ingurumen kostua aipatu gabe. CADEen arabera, GPSOren aztarna osoa 6.300 ha-koa izanen da “1.500 ha laborantza lur (470 etxalde), 3.300 ha oihan, 370 ha hezegune, 90 aintzira”. Elikadura burujabetzaren eta ingurumenaren babesaren inguruko gaiak erabakien erdigunean diren unean, AHT proiektua berriz ere jokoz kanpo agertzen da.

Gainera, AHTaren heltzeak etxebizitzen eta lurraren prezioen inflazioa gaizkiagotuko luke, azken honek, lurraldearen oreka jadanik arriskuan ezartzen duen testuinguru batean. Estimatzera zailak izanen diren ondorioak dituen proiektu erraldoi honen ordez, CADE eta Bizik egungo lineak berritzeari eta eskualdeko tokiko garraio sarea sendotzeari sustengua ekartzen diete.

AHT: Eskualdea berriz badator, azaroaren 6an, larunbatez, atxik dezagun..

Akitania Berriko eskualdeko buru berriz hautatua izaiteak indarturik, PSekoa den Alain Rousset -ek 2021eko ikasturtea hasi bezain laster berrabiarazi du Bordele eta Hendaia arteko AHTren proiektu hain kritikatua. Ipar Euskal Herrian ia hamabost urtez kritika azkarrak izan ditu proiektu honek. 2017an, SNCF-ak bere zuzendari nagusiaren ahotsaren bidez ere iragarri zuen nahiago zuela Baiona eta Hendaia artean dagoen linea berritzea linea berri bat egitea baino.

Berdin du! Alain Rousset ez da ideiaz aldatzen. Akitania Berria eskualdeko presidenteak, Medef-ak, gobernuak eta proiektuaren ardura duen prefetak lagunduta, auzapezak eta Euskal Elkargorko (CAPB) exekutiboa deitu ditu azaroaren 6an, larunbatez, bilkura batetara,  Baionara. Bilkura horren helburua da AHTaren kontra diren tokiko hautetsien konbentzitzera. Horretarako, Eskualdea arduratu da CADE  den Ingurumenaren Defentsarako Elkarteen Kolektiboa eta proiektuaren kontrako herritar kolektibo nagusiena ez gonbidatzeko. Alta CADE gai horri buruz erabakiak hartzeko bilkuretan beti hor izan da. CADEk, jakina, baztertze hautu hori kritikatzen du eta Bizi-k CADEi bere sustengua ekartzen dio. Elkarretaratzea egingo da larunbat honetan, azaroaren 6an, 09:00etatik goiti, Baionako Arteen Hiriaren aitzinean non hautetsiekin den bilkura iraganen den. Anitz izan gaitezen, ikuspuntu ekologiko, sozial eta ekonomikotik zentzugabea den proiektu hau salatzeko eta tokiko hautetsiei beren ardurak har ditzaten eskatzeko.

(1) https://www.cade-environnement.org/files/2018/10/Diaporama-LGV-du-CADE-2018.pdf

(2)  https://www.cade-environnement.org/lgv-chronologie-des-actions/