BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Joan Indaburu

Zerk bultzatu zaitu begirale ekologiko izaitera?

Begirale ekologikoa izaitea enetzat ez zen jarraipen ekintza sinple bat egitea bakarrik  bainan lurraldearen garapena bideratzen duen proiektu batean parte hartzea ere.

Itunarekin bat egin duten herriek Iparraldeko biztanleriaren %62 ordezkatzen dute.

Gero, atzerrian zenbait urtez bizi izanik sartzen naiz eta sentitu dut begiralea izaitea tokikoarekin berriz konektatzeko modu ona izan zitekeela.

Zein da zure egitekoa?

Denek elkar ezagutzen duten landa guneetan errazagoa da. Jarraitzea hautatu nituen herrietako auzapezekin harremanetan sartu naiz (Anauze, Irulegi, Banka, Urepele, Aldude), haiekin hitz egin dut eta jadanik plantan diren praktiken zerrenda egin dugu eta abian diren proiektuena ere bai.

Zein dira lehen ihardokitzeak?

Jarraitzen dituzdan herriak itunaren sinatzaileak dira eta egia da jarraipena lan atsegina dela. Herriko taldeek desmartxarekin bat egiten dute eta interesatuak dira. Hainbat kafe edatera gomitatu ninduten.

Zer ekartzen dizu mota honetako engaiamenduak?

Topaketa atsegin eta denbora gutti eskatzen duen parte-hartzearen bitartez, proiektu biziki anbiziotsu eta bateratzailea laguntzen dut. Baita Euskal Herriko barnekaldean oso dinamikoak diren herrien eta ituna izenpetu duten gaineratekoen arteko lotura egiten dut ere.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: