EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 Zer Plan biharko?

Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) datozen hilabeteetan bozkatuko ditu lurraldearentzat ondoko urteetan egituratzaileak izanen diren hainbat dokumento, azken hauek nahasmendu klimatikoaren kontrako borrokan erabakigarriak direlarik. Alabaina, tokiko kolektibitateek zuzenki edo zeharka (dokumento horien norabideen ondorioen bidez), berotegi efektuko gasen isurketen %50aren ardura badute! 

Dokumento horietan bozkatua izan den lehena, Ipar Euskal Herriko Klima Plana hots Lurraldeko Klima Aire Energia Plana da,  plan estrategikoa eta praktikoa da, ekiteko hainbat ardatz zehazten dituena: berotegi efektuko gasen murrizketa, energia arloan neurritasuna, airearen kalitatea eta berriztagarriak diren energien garapena. Berez aintzin ikusi behar du jarraipen baliabide bat eta ebaluazio bat 3 eta 6 urteren buruan.  

EHEk Klima Plan Proiektua bultzatzen du, azken honek aintzat hartzen dituelarik eta mobilizatuko dituelarik Ipar Euskal Herriko 158 Herriko Etxeak bai eta ere lurraldeko eragileak (enpresak, elkarteak, herritarrak,…). Jadanik kontsulta publikoari aurkeztua izan da eta Bizik bertan bere ekarpenak egin ditu kontzertazio garaian eta bere posizioa argitaratu du. Bizik estimatzen badu anbizioa handitu dela energia berriztagarrien ekoizpenaren arloan, zaila zaio ulertzerat EHEk ez duela karbono neutraltasuna aintzat hartzen duen helbururik, jakinez badituela  karbonoa biltzeko edo xurgatzeko medioak (bere oihan eta pentzeen bidez) Estatu mailako batazbestea baino handiagoak! Bestalde, penagarri da ikustea Garapen Kontseiluak eta Bizik ez dutela oraino lortu ekintza planari egin dituzten  ekarpenei buruz erantzunik. Espero dugu, gaur egun pairatzen dugun osasun larrialdiak hautetsien xedeei beste norabide bat emanen diela, lurraldearentzat bizigarri den urruneko geroari buruz… 

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: