Hilkizun abisua:
Larunbata, martxoaren 27an, eguerditan Baionan,
Ingurumenaren Grenelle-aren ehorzketa
Samin haundiarekin, Bizi! mugimenduak Ingurumenaren Grenelle-aren hiltzearen berri jakinarazten dizue. Grenelle-a, nahiz eta adin ttipikoa izan, jadanik frango kolpatua izana zen, hor arte ukan zituen golpe andanarekin, baina aldi huntan ezin izan du jasan Frantses Estatu mailan Karbono Zergaren proiektuaren baztertzea.[:]
Ondorioz, Bizi!k, Larunbata honetan, Baionako Suprefeturaren aitzinean, Ingurumenaren Grenelle-aren ehorzketa eginen du. Grenelle gaztearen gainean atxikimendu eta esperantza ezarri duten guziak gomitatuak dira oren erdi bateko hileta-zeremoniara
80 urtetik goitikoen ez egotea ulertzen dugu, zeren haiek Sarkozyren gobernuaren erabaki honen ondorioak ez dira behartuak izanen jasaitera, konduan hartuz untsalaz ez luketela gutartean izan behar oparotasuna bukatzear duen petrolioaren prezioaren leherketa basatia jasan beharko dugularik…jakinez transizio programaturik ez dela leherketa horri preparatzeko.
Berri triste hau molde lotsagarrian lehena txalotu duen Laurence Parisot MEDEFeko lehendariaren eta MEDEFaren kideen ez egoteak ere osoki justifikatuak izanen dira. Zeren, petrolioaren prezioen igotze erraldoiaren ondorio ez aurreikusiei aurre egiteko, haiek medioak ukanen dituzte. Jende xumeak aldiz, ondorio horiek bete betean jasan beharko ditu. Zeren MEDEFekoen gaurko irabaziak, dudarik gabe, ondoko belaunaldien interes edo biziraupena aintzin pasatzen dira!
Baina, beste pertsona guziak, Michel Rocard-ek «gizon-emakumeen kontrako krimena» bezala izendatzen duen beroketa klimatikoaren borrokatzearen baztertze hau zuzenki pairatuko dutenak, Bizi !k deitzen ditu larunbata honetan, eguerditan Baionako Suprefeturara.