Ingurumenaren Grenelle-aren ehorzketak Baionan

65 pertsonek parte hartu dute Ingurumenaren Grenelle-aren ehorzketetan Baionako suprefeturaren aintzinean.

Mozart-en Requiem soinuarekin, ingurumenaren Grenelle-aren hilkutxaren gibelean elkarturik, gobernamenduak karbono zergaren proiektuaren kentzea salatzen zuen Jean-Noël Etcheverry-ren hitzartze luzea entzun dute.

Ondoko ikonoaren gainean klika ezazu hilketa otoitzaren irakurtzeko : .

Bideoarekin arazoak ukanez geroz klika hemen !

Argazki gehiagorentzat klika  behereko “(…) >” an!

[:]« Karbono tasaren baztertzeak ingurumenaren Grenelle-aren hiltzea ekartzen du, ondorioak gizarte huntako pobreenek jasanen dituztelarik » azaldu du.

Beste pertsona batzuek MEDEFeko buruzagiak antzezten zituzten besta egiten ari xanpaina edanez Nicolas Sarkozy faltsuarekin, haien ondarkinak haur-karroza batean ziren bi niniei botatuz.

Bizi!ren beste kide batek, Mattin Ihidope-k, hitza hartu du « ez da borrokari uko egin behar eta karbono zerga eraginkorra, bidezkoa, neurrikoa eta elkartasunezkoa aldarrikatzen segitu behar da » erranez.

Azkenik, Bizi!ren bi militantek hil harri bat tindatu dute suprefeturaren aintzinean, nun irakurtzen ahal zen “hemen dago hilik ingurumenaren Grenelle-a 2007-2010”.