« Ezagutzaren ezkortasunak, ez du nahiaren baikortasuna trabatzen. »
Antonio Gramsci
Idazle bila dabil Bizikutzu, Bizi!-ren bi hilabetean behingo berripapera. Gure taldean sartu nahi baduzu gertaerak, ekintzak iruzkintzeko, talde desberdinak aurkezteko… gurekin harremanetan sar zaitez helbide honen bitartez: info@bizimugi.eu
Editoriala
Badu orain zenbait hilabete joko politikoek Joko Olinpikoak ordezkatu dituztela. Lehiaketa ez da hain adiskidetsua, ezta hain sanoa ere.
Estatuko goi mailan egindako amore emate estrategikoek jende ahulenen bozak eta babesa erakartzea dute helburu, eta ez dute klima arloko urgentzia kontuan hartzen.
Gaur egungo ezegonkortasunak populismotik hurbil den praktika hori areagotzen du.
Oinarrian, lekuan berean, egunero, militanteek errealitatetik kanpoko erabaki horiei modu baketsuan erantzuten diete, beste gisako gizarte baten baldintzak sortuz. Zehazki, hautetsiei formakuntzak proposatzen dizkiete, herritarrei birziklatze guneak, edo xenofobiari elkartasuna eta harrera egitea kontrajartzen diote.
Horrela beste mundu bat beti posible dela erakusten dute.
Haiei junta zaitezte 2025ean, Bizi!-ko kide bilaka, eta gure historia komunaren orrialde zoriontsu bat gurekin idatz ezazue.
Portreta
Rémy, 29 urte, Angelu
“Bizi!ko militante izateak errealitate bat eman dio gauzatu ezin nuen gogo sakon honi : etorkizunean ezagutu nahi dudan gizartearen alde jokatzea.”
Duela lau urte heldu nintzen hona, surfean aritzeko eta elkarte mugimenduan engaiatzeko gogoarekin. Bizi! deskubritu nuenean, elkartearen tokiko sustraitzeak interesatu ninduen, eta hori ez nuen batere ezagutu bizi nintzen lekuan, Beauce eskualdean, non aspaldi handian ez den kultura eta hizkuntza berezirik.
Hemen lotura egiten da lurraldearen eta bizitzeko moduaren artean, iraganak oraina ulertzea ahalbidetzen du etorkizunerantz joateko…
Bizi!-ri eskukaldiak emanez hasi nintzen, eta hor aurkitzen zen ikusmolde zehatza preziatu nuen: proiektu politiko zehatza ukaitea, tokiko garaipenak lortzeko borrokatzea. Horrek errealitate bat eman dio gauzatu ezin nuen gogo sakon honi : etorkizunean ezagutu nahi dudan gizartearen alde jokatzea.
Pentsamendu erradikala banuen, baina pragmatikoki jokatzeko ahalik ez. Orain Ekintz taldean ari naiz eta berrikitan nire lehen ekintza koordinatu dut (abenduan, Axa proiektu klimatikoetarik gibelarazteko). Ardura bat da, presio eta adrenalina anitz, baita ekintza kolektibo baten kausitzeko plazera ere, konkretuki klima aldaketaren aurkako borrokan parte hartuz.
Elkarrekin aritzea, ideiak trukatzea, baltsako helburuak ukaitea, balios sentitzea, hau da nire energia. Horrek ez du erran nahi etorkizunak arranguratzen ez nauenik, baina beste batzuekin borrokatzeak itxaropena ematen dit.
Kanpoko berri
Konpon Txokoa, alternatiba praktikoa eta ekologikoa
“Gehiago ekoiztera, gehiago kontsumitzera, gehiago botatzera” sustatzen duen logikaren ordez, konponketa eta berrerabilpena hobestea, hori da Bizik sostengatzen duen baliabidetegiaren apustua!
Konpon Txoko birziklategia 2019ko urtarrilean sortu zen, Patxa plazan hasirik. 2023az geroz, haren egoitza berria Forumean dago, Pontots karrikako 15eko Jeanpi eremuan. Gaur egun, bertan, bigarren eskuko gauzak merke erosten ahal dira (etxetresna txikiak, jantziak, liburuak, diskoak, baxerak, dekorazioa…), eta konpontzen laguntzeko atelierrak badira, baita taberna bat ere.
Birziklatzea da Konpon Txokoaren jardueraren funtsa. Konpon Txokoa tresna bat da, zeinak lagundu nahi baikaitu “gehiago ekoiztea, gehiago kontsumitzea, gehiago botatzea” leloan oinarritu ekonomia linealetik ekonomia zirkular soil batera pasatzen, baliabide eta energia gutxiago xahutzeko, bai eta berotegi efektuko gas gutxiago isurtzeko.
Laburbilduz, hondakindegiei eman alternatiba bat, bai konpontzen ahal diren, bai alferrikako bilakatu diren gauzei dagokienez. Konpon Txokoa konpontzeko eta berrerabiltzeko bitartekari bat izan liteke.
Eboluzio pista anitz dauzkagu gogoan! Horregatik, Bizik Konpon Txokoari datozen hilabeteetan laguntza aktiboa ematea erabaki du.
Birziklategia irekia da astearte, ostegun eta ostiral arratsaldeetan 13:00etatik 17:00etara, eta asteazken eta larunbatetan 10:00etatik 17:00etara.
Kidetzeko prezioa librea da, dohainik Declic txartela daukatenentzat.
Informazio gehiago elkartearen Facebook orrian: https://www.facebook.com/KonponTxoko
Bisita gidatua
Begirale Ekologikoak, proposatu eta tokian berean ekin
Sagarroiek ziztatzen badute ere, ekosistemarentzat laguntza baliosak dira. Biziren begirale ekologikoentzat, berdin da.
Biziren Begirale Ekologikoen taldeak sagarroia hautatu badu maskota gisa, ingurumenaren gaizkitzeaz ohartarazten duen espezie sentinel bat delako, baina baita haren segurtatzea laguntzen duen espeziea delako ere. Zizta guziak agerian!
Begiraleak, beraz, bi zango horien gainean ibiltzen dira. Toki askotan egoteak aukera ematen die tokiko ingurumen-arazoei buruzko ikuspegi zuzena eta zehatza izatea, eta botere publikoekin harreman zuzena izatea herritar gisa.
Herritarren dinamika honek, beraz, deiadar jotze goiztiarra ahalbidetzen du, baina baita proposamen zehatzekin laguntzea ere, hala nola, hautetsiendako formakuntza-zikloarekin, jantokia, hondakinen kudeaketa, mugikortasuna, etab. bezalako hainbat gai ezinbestekotan, praktikan emateko prest diren aterabideak ekarriz…
2020an 46 Herriko Etxe engaiatzen zituen Metamorfosi Ekologikoaren Itunari loturiko ekintzak (edo geldirik egoteak) segitzen zituen. Herriko Etxeko eta Euskal Elkargoko hauteskundeen bezperan, bilana egin eta argitaratuko da, hitzetarik haratago, Itunaren gauzatzea egiaztatzeko parada emanen duena.
Oinarrizkoak izanen diren ondoko hauteskundeetarako (berotegi-efektuko gasak murriztea ahalbidetuko luketen palanken % 75 toki mailan aurkitzen dira frantses Senatuak berriki eginiko txosten baten arabera), begiraleek hauteskunde programetan txertatzeko neurri zehatzak proposatuko dituzte.
Urtarrilaren 25 eta 26ko asteburuan kanpainaren etapa desberdinak aurkeztuko eta eztabaidatuko dira. Iparraldeko gure lurraldearen metamorfosi ekologikoaren bizkortzean parte hartzeko hainbat molde ezagutzeko parada.
Egin dugu
Migratzaileen eta errefuxiatuen aldeko Urtats gau solidarioa
Bizin Etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldeak bere seigarren Urtats solidarioa antolatu du. Migrazio politiken salaketa besta giroan eta elkartasunaren ospakizuna.
Laster zazpi militante epaituko dituztelarik migratzaileei laguntza emateagatik, Bizin Etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldeak bere seigarren Urtats solidarioa antolatu zuen abenduaren 31n.
Egun osoan zehar Patxokian, militanteek, familiek eta ikusminez hurbildu zirenek, pintxoak, haurrentzako jokoak eta kontzertuak partekatu zituzten.
Komertsant eta laborarien emaitzei esker egin zen ospakizun solidario honek Etorkinekin Diakité, Bestearekin eta Une école, un toit, des papiers elkarteei birbanatuko zaien dirua biltzea ahalbidetu zuen.
Era berean, migratzaileei harrera eta laguntzaren problematikari sentsibilizatzen du, prozesu honetan parte hartzen dutenen kontrako errepresioa salatuz.
Migrazio-politikak salatzen ditut izeneko kanpaina abiatua da epaituko dituzten militanteen alde, Bizi!ren webgunean eskuragarri den sareko petizioa izenpetuz sustenga dezakezuena ! (kanpainaren bisualean klik eginez).*
Egutegia
Urtarrilaren 9an, ostegunarekin 18:30 – 20:30
Etorkinekin elkartasuna lan taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Urtarrilaren 10ean, ostiralarekin 19:00 – 21:00
Bizi: Barnekalderen bilkura
EHLGko egoitzan – Ainiza -Monjolosen
Urtarrilaren 14an, asteartearekin 19:00 – 20:30
Etxebizitza-Habitata lan taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Urtarrilaren 15ean, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan
Urtarrilaren 15ean, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Urtarrilaren 16an, ostegunarekin 18:00 – 20:00
Digitala lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan
Urtarrilaren 20an, astelehenarekin. 19:00 – 20:30
Begirale Ekologikoen Komunikazio lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan
Urtarrilaren 20an, astelehenarekin. 19:00 – 21:00
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan
Urtarrilaren 25 eta 26an
Hitza Hitz-en kanpainaren abiatze asteburua
Herriak 2026an bizi daitezen
Urtarrilaren 25ean, larunbatarekin
9:45 – 11:20 Kanpainari behako orokorra
11:20 – 13:00 Bilan txostenaren plantan ematea
14:30 – 17:00 Komunikazioa
17:15 – 19:30 Emaitzen argitaratze ekitaldia
Urtarrilaren 26an, igandearekin
10:00 – 12:30 Herritarrak mobilizatu
14:00 – 16:15 2026ko hauteskundeen bidean
Manu Robles-Arangiz Fundazioa,
Cordeliers-en karrikako 20an, Baionan
Urtarrilaren 26an
Irunetik Hendaiara, Akusatzen dut martxa
Urtarrilaren 27an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan
Otsailaren 5ean, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Otsailaren 8an, larunbatarekin
Bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza
Otsailaren 10ean, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Otsailaren 11n, asteartearekin. 19:00 – 20:30
Etxebizitza-Habitata lan taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Otsailaren 13an, ostegunarekin 18:30 – 20:30
Etorkinekin elkartasuna lan taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Otsailaren 17an, astelehenarekin 19:00 – 20:30
Begirale Ekologikoen Komunikazio lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean, Kordelierren karrikako 22 – Baionan
Otsailaren 17an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan
Otsailaren 19an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean, Kordelierren karrikako 22 – Baionan
Otsailaren 24an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Martxoaren 5ean, asteazkenarekin. 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan