Larrialdi ekologikoaren aitzinean, geldirik egoteaz aspertua? Ipar Euskal Herrian Bizirekin ekiten ahal duzu!
Aterabide frango tokiko mailan dira. Herritar gisa, kolektiboki bultzatzen ahal ditugu gure Herriko Etxea edo Hirigune Elkargoa behar den heineko klima eta justizia sozialeko politika plantan emateko ekintzen bizkortzera.
Heldu den urtea erabakigarria izanen da datozen tokiko hauteskundeetan erronka ekologikoak lehentasunen artean ezartzeko.
Horretarako:
- Herriko etxeetako egoeraren bilana eginen dugu eta, molde ezberdinetan zabalduko eta partekatuko dugu, nasaiki.
Jendartearen nahiari erantzuten duen lurralde solidario eta jasangarri bati buruz joateko, hautagai-zerrendei laster martxanezartzekoak diren ezinbesteko ekintzak proposatuko ditugu.
Tokiko mailako iratzartze eta mobilizazioan zure ekarpena egin nahi duzu?
Espazio publikoa berreskuratu nahi duzu mezu herritar eta ekologikoekin? Zure sormen talentua mobilizatu nahi duzu? Excel taula magikoak sortu nahi dituzu? Instagram-en bidez sareetan murgildu? Parte hartzeko molde anitz badira!
Xehetasun gehiagorentzat, hitzordua finkatua da, urtarrilaren 25eko asteburuan eginen den kanpainaren aurkezpen zehatzarentzat.
Urtarrilaren 25a eta 26a hainbat tartetan banatuak izanen dira, eta batean edo bestean, edo denetan parte hartzen ahal duzu, ahantzi gabe, lagun arteko giroko momentoak izanen direla, haietan, zintzur bustitze eta otorduak partekatuak izanen direlarik (ez duzu aste bukaera osoan bertan egoteko beharra, bakarrik interesatzen zaituzten tarteetan) : https://form.typeform.com/to/pFo7awGz
Jadanik asteburua atxikitzen ahal duzu zure egutegian eta hemen izena ematen ahal interesatzen zaituzten momentuendako : comite.hitzahitz@gmail.com