Bizikutzu 55 – 2024ko azaroa

« Ez lurra, ez emazteak,  ez dira konkista lurraldeak. »
Boliviako feministen eslogana

Idazle bila dabil Bizikutzu, Bizi!-ren bi hilabetean behingo berripapera. Gure taldean sartu nahi baduzu gertaerak, ekintzak iruzkintzeko, talde desberdinak aurkezteko… gurekin harremanetan sar zaitez  helbide honen bitartez: info@bizimugi.eu

Editoriala

Bizi!-rentzat, gaiak ez doaz bata bestearen kontra, errotik lotuak dira, elkarren menpekoak. Pixka bat gure ekosistemaren irudira, militanteen artean usu erabiltzen den terminoa erabiliz. 

Munduaren akabantza, hilabete hondarra, borroka bera. Bada gure herrian leku garrantzitsua duen beste borroka bat, feminismoa.

Eta hau ere, ekologia arloko borrokarekin nahasten da, agerian ezarri dugun Boliviako esloganak hain ontsa  erakusten duen bezala.

Baina Mazan-eko bortxaketez ala AHTaz arizatean, harrapakinez eta menperatzeaz ari gara.

Bizi!-ren Ekofeminismoa Taldea  borroka bikoitz honen parte da.

Potreta
Elise, 49 urte, Baiona

“Taldeak ematen duen indarra eta kemena maite ditut.”

Beti engaiatu naiz mugimendu kolektiboetan,  taldeak ematen duen indarra eta kemena maite ditut.  Bizi!-n gustatu zaidana, haren helburu bikoitza da: trantsizio ekologikoa eta justizia soziala; eta franko naturala izan zitzaidan Bizi!-n parte hartzea,  Parisen hainbat urte iragan ondoan Euskal Herrira bizitzera itzuli nintzelarik.

Zenbat eta gehiago ikertu, orduan eta gehiago kezkatzen nau egungo eta etorkizuneko egoerak. Militante izateak laguntzen nau depresioan ez sartzeko, mugimenduan sentitzeko. Balio berberak partekatzen dituen pertsona talde baten barnean lan egitea motibagarria da eta aldaketa bideragarriak ikusteko aukera ematen digu.

Alternatiba eta Euskal Herria Burujabe bezalako  hitzordu nagusietan parte hartu nuen eta maiatzetik goiti koordinaketa taldearen kide naiz. Jadanik anitz ikasi dut Bizi!-ko militante gisa. Laneko metodoak preziatzen ditut eta erabaki kolektiboak hartzeko tresna eraginkorrak plantan ematea estimatzen dut. Kanpaina bat behar bezala eramateko estrategiei buruz ere asko ikasten dut.

Trantsizio ekologikoan ahal bezain bat jende inplikatzeko, ezinbestekoa iruditzen zait kontakizun berriak lantzen segitzea. Adibidez, bihotz-pizgarria izan zitzaidan “2053, Metamorfosiaren kontakizuna Euskal Herrian” liburuaren idazketan parte hartzea, hau da 2053ko  erronka klimatiko eta sozialei buru egitea kausitu duen Ipar Euskal Herria irudikatzen duen fikzioa.

Kanpoko berri
AHT proiektuak berriz ere mehatxatzen du!

AHT proiektuak azeleraldia ukan berria du… gero eta lasterrago murruari kontra joateko!


Uztailean, Europako Batzordeak 19,5 milioi euroko aurrekontua eman zuen Hego Mendebaldeko Trenbide Proiektu Handiaren (GPSO) bigarren faseari buruzko azterketetarako, Euskal Herria zeharkatuko lukeen trenbidea, Akizetik Estatu espainoleraino.

Proiektu horren fermuki kontra den Bizi!-k, gure lurraldearentzat mehatxu berri honi ihardoki dio aberatsen manifa antolatuz Baionako ospitalearen aitzinean. Urriaren 10ean, goizez, gure militanteek ekintza parodikoa antzeztu zuten, GPSO horrentzat iragarri kostuaren eta Euskal Kostaldeko Ospitalearen zailtasun ekonomikoen arteko paraleloa egiteko.

Oinezkoei eta erizainei eskuorri bat banatu zieten, ironikoa bezain mamiari buruz funtsezkoa. Hor agertu zen “AHT-aren 7 kilometroren prezioan, 1.240 oheko ospitalea” eraiki zitekeela.

Zenbait egun lehenago, ezkerretik, zentrotik eta ekologistetatik etorritako zenbait parlamentarik Michel Barnier-ri idatzi zioten luzamen bat plantan ezartzea eskatzeko eta eztabaidan jarria den proiektu horri buruzko erreferendum bat antolatzeko. Lehen ministroari igorri zioten gutunean, Gironde departamenduko hautetsiek proposatu zuten zenbait miliarren aurrezteko bide bat: Bordeleren eta Tolosaren artean abiadura handiko trenbidea sortzeari uko egitea, egungoaren berritzearen faboretan, Akitaniako 600 hautetsik baino gehiagok partekatzen duten jarrera.

Egiten bada, trenbide berri honek 2042. urtera arte ez luke sortu behar, Tolosa-Bordele eta Bordele-Akize zatien eraikitzearen ondotik.

Omenialdia

Maixan Arbelbide joan zaigu, Bizi!ren lehen bazkideetarik bat, hastapenetik sustengua ekarri
diguna.

Maixan Arbelbide joan zaigu, Bizi!ren lehen bazkideetarik bat, hastapenetik sustengua ekarri diguna.

Milesker Maixan ekarri diguzun guziagatik. Agur eta ohore!

Bisita gidatua
Ekofeminismoa taldea

Duela guti berriz abiatua, Ekofeminismoa taldeak bere lekua aurkitu nahi du Ipar Euskal Herriko ekosistema feministan, eta eraikitzen ari den antolakuntza horretara bere harria ekarri.
2018an lehen Euskal Herri Burujabe kari sortua, Bizi!-ko Ekofeminismoa taldea lotan egon da, duela guti talde motibatu berri batek bultzatu arte.

Oraindik lehentasunezko gairik zehaztu ez badu ere, taldeak zaintza lan bat segurtatzen du eta haren lau kide aktiboenak beren buruak tokiko sare feministan ezagutarazteko lanean ari dira. Ekimen horrek fruituak eman ditu.

“Kolektibo guziak zerrendatu ditugu eta haiekin harremanetan jarri gara topaketa bat proposatzeko. Helburua zen ikustea zer ekarpen egin liezaiekeen Biziko Ekofeminismoa taldeak behar bereziak dituztenei “, dio taldeko kide batek.

Helburua: elkar laguntzea eta taldean lan egitea, bereziki martxoaren 8an (emazteen eskubideen nazioarteko eguna) eta azaroaren 25ean (emazteei egindako indarkerien aurkako eguna). “Lehen topaketa honetatik sortu da Urruñako Emazteen Etxearen galdea, hau da Bizi!-ko Ekofeminismoa taldeko militanteak topaketa bat animatzera etor daitezen.

“Asmoa da engaiamendu militanteak guretzat zer erran nahi duen aurkeztea eta gure estrategiaz, programaz, modu informalean solastatzea, inspiratzailea izan dadin”. Urte bukaera honetan segur aski iraganen den topaketa.

Egin dugu
Eraikin xuhurraren ituna idatzi

Eraikuntzaren arloak desafio bikoitza dauka: ekologikoa eta gizarte sailekoa. Bizi!-ren “Etxebizitza taldeak” araudi berri bat plantan ezarri du, arlo horrentzat onak izan beharko liratekeen ohitura batzuen azaltzeko.


Gainean aipatutako bi erronka horiek, preseski Bizi!-ren helburu espezifikoak dira. Eraikuntzaren arloak berotegi efektuko gasen laurdena sortzen du eta lurraldeko energia beharren erdia kontsumitzen.

“Etxebitzitza taldeak” estuki lan egiten du “Mouvement pour une Frugalité heureuse et créative du Sud Aquitain“-ekin, eta berriki araudi bat argitaratu dute obretako partaide ezberdinentzat (buruzagi, langile, enpresa), baita hautetsientzat ere.

Tresna horrek profesionalei ohitura on batzuen aholkatzea, eta haien bizi-kalitatearen baita klimaren babestea ere ahalbidetzen du.

Zehazkiago, araudi horrek obrak hasi aitzin izan beharko liratekeen hausnarketa batzuk azaltzen ditu (zaharberritze edo eraikuntza berrien kasuan), erabiltzailearen inplikazioa eta testuinguru soziokulturala kontuan hartuz. Ekaiei buruzko edo beroketa, isolazio eta argiztatze obrei buruzko aholku batzuk zehazten ditu ere… biharko munduari egokitzeko helburuarekin.

Aterabide zehatzak ekartzen dituen lan zorrotza da, Bizi!-k eta Etxebizitza taldeak ahal bezainbat zabalduko dutena, oraintxe bertan obratzeko xedearekin.

Bi euro/eusko-tan salgai dira Bizi!-ren lokalean.

Hitzorduak

Abenduaren 4an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan


Abenduaren 9an, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan


Abenduaren 10ean, asteartearekin   19:00 – 21:00
Etxebizitza lantaldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan

Abenduaren 16an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Begirale Ekologikoen Komunikazio lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Cordeliers karrika 22 – Baionan

Abenduaren 16an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Jakazank Logistika lan taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers karrika 23bis – Baionan

Abenduaren 18an, asteazkenarekin.  19:00 – 21:00
Deskubritze-Aperitifa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan

Abenduaren 18an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Euskaraz Bizin taldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Cordeliers karrika 22 – Baionan

Abenduaren 23an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Publizitatea Geldi Kolektiboaren bilkura 
Bizi!ren lokalean
Cordeliers karrika 22 – Baionan

Abenduaren 31ean, asteartearekinn   12:00 – 21:00
Urtats arratsalde solidarioa, etorkinen sustenguz
Patxokian
Tonneliers karrika 23bis – Baionan