Bizi ingurumena egiazki babesten duen publizitate araudiaren aldeko gutun irekia!

Lehendakari jauna,
Euskal Herriko RLPi Gidaritza batzordeko hautetsiak,

Joan den martxoko bilkura publikoetan, Euskal Herriko herrien arteko Publizitateari buruzko Tokiko Araudiari eman nahi dizkiozuen orientabide orokorren lehen bertsioa ikusi genuen, eta lurraldeko biztanleen bizi ingurumenaren babesteko kanpoko espazioan publizitatearen inbasioaren kontrako zure anbizioa. Baionako bilkura publikoan elkarte eta herritarrak biziki mobilizatuak izan badira  eta linean egin diren ekarpenak, kasik guziendako gure bazterrak zaintzeko eta larrialdi ekologikoarekilako koherentziazko eskaera azkarra egiteko direlarik, deitoratzen dugu egin diren eskaera argudiatuetarik bat ere ez dela kontuan hartua izan. Bilkuren ondotik zuen webgunean argitaratzen den dokumentuak ez du, izan ere, funtsezko aldaketarik bere norabideetan eta jakin dugu oraingoz ez duzuela berriz elkartzea baliagarri ikusi, ondoko elkargoko kontseilua baino lehen hitzartzearen ekarpenen finkatzea eztabaidatzeko.

Araudi nazionala baino babesgarriagoa den RLPi baten alde

Preskripzio-deliberazioak gogorarazten du: “Tokiko publizitatearen araudi batek (RLP-ak) […] eremu bat edo gehiago definitzea du helburu, non araudi nazionalaren baldintzak baino arau murriztaileagoak aplikatzen diren”.

Alta, preskripziotik landa, eta biltzar publikoan berretsia izan den bezala, jarraibide orokorren zirriborroak aurreikusten du: “Ondare gune berezietan edo Eskualdeko Parke Naturalean sarturiko herrietan publizitatea molde oso arautuan baimentzea”. Hala ere, sektore horiek lehenespenez babestuta dira RNPan publizitatetik eta RLP batek bakarrik uzten du horren kontra joaten.

Egungo egoeran, 4. orientazioak, bere tituluan «ondarearen eta paisaiaren ikuspuntutik espazio sentsibleen babestea» aldarrikatzen badu ere, iragarkirik izanen ez zen lekuetan hiri-altzarietan iragarkiak baimentzea aurreikusten du RLPi delakoak emandako salbuespenik gabe ez zelarik posible izanen.

Beraz, aintzin ikus zinezakete, babesgarriagoa izan behar lukeen araudi honen bidez normalean debekatua den eremuetan publizitatea sartzea?

RNP baino babesleagoa den eta iduriz deuse publizitate gehiago sartzeko balio ez duen RLPi handinahi baten defendatzeko gure deia berresten dugu. Estatuko araudiak normalean aurreikusiriko babesa atxikitzea eskatzen dizuegu, hau da, monumentu historikoen inguruan, ondare berezien perimetroan, inskribaturiko guneetan, izaera historiko, estetiko edo pintoreskoa duten eraikinen inguruan, Natura 2000 guneetan eta, ber maneran, Euskal Mendia, Euskal Mendialdeko Eskualdeko Natur Parkeak barne hartzen dituen perimetroetan (Ingurumen Kodearen L. 581-8. artikulua, I)… salbuespenik ez baimentzea. Koherentzia beraren xedearekin, hiriguneetatik kanpoko eremuetan (normalean debekatua delarik) publizitatea egiteko aukera duen RLPi permisiborik ez sustatzea eskatzen dizuegu (L. 581-7. art.).

Normalean publizitatetik babestuak diren eremuak, RLPi-ak salbuespenik ez badu ezartzen

Ikusmen kutsaduraren eta energia xahuketaren kontra borrokatu publizitate argitsua debekatuz.

Herritarrek politika publikoetan koherentzia eta eredugarritasuna eskatzen dute. Inoiz ez dugu lortuko gure energia-kontsumoa erdira murrizten Klima Planean aurreikusia den maneran, publizitate argitsuaren alferrikako edo are kaltegarria den kontsumoa geldiaraztea ez badugu lortzen. RLP batean, “erregulatzeko aukera zenbait gailu mota debekatzea arte heltzen ahal da” Parisko CAAren jurisprudentzian zehazten den bezala, publizitate digitalen debekuan Pariseko Herriko Etxearekin bat egiten duena (xehetasun gehiago). 3.600 pertsona baino gehiagok petizioa sinatu dute publizitate argitsuetarik babestuak izaitea eskatuz. Era berean, dei egiten dizugu biztanleriaren itxaropen gehienei heinean erantzutea, 1. orientazioan publizitate argitsuaren eta bereziki publizitate digitalaren debekua indartuz.

Anbizioak argitzeko formula lausoak eta inkantagarriak kendu

Hitzez haratago zinezko boluntarismoari substantzia emateko, jarraibideek beren anbizio maila zehaztu behar dute, momentuz maizegi herritarrak ilunpean uzten dituzte eta hautetsien borondate mailaren inguruan zalantzak badira.

Horretarako, inpaktu energetikoari dagokionez, 1. orientazioak seinaleen gaueko itzaltzea ezarri behar du, dagokion jarduerak hetsia den denboran. Gainera, aitzindegietako publizitate digitalean irudi finkoak soilik onartu behar ditu eta haien tamaina 1 m²-ra mugatu beharko luke gehienez.

Ikus-inpaktuari dagokionez, 2. orientazioak panelen formatuaren muga 2 m²-ra zehaztu beharko du, ibiltarien harrera eta ez hartzeko askatasuna bermatzeko, publizitatearen bidez adierazpen askatasuna bermatuz ere. Nahiz eta anbizioa askoz ttipiagoa izan, Euskal Kosta Aturri-ko RLPi-ren orientazio orokorrek zehaztu zuten panelak 8 m²-ra mugatu nahi zirela, egungo orientazioak ere ez direlarik hortara heltzen.

Azkenik, bidegurutzeetatik eta biribilguneetatik 75 m-ko erradioan den publizitatearen kontra babestea arras falta da oraino. Kanpoko publizitatea arautzeko Gida Praktikoak, ordea, zehazten du: «Epaitegiek ez dute tokiko publizitate-araudian (RLP) jasotako xedapenen kontra jotzen. Xedapenek paisaia-arrazoiak betez, bide-erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko eragina dutelarik, bereziki debekatzen dutenean biribilguneen inguruko publizitatea». Ez lukea balio bide-ardatzei buruzko 6. orientazioan aipatzea ibilaldietan biztanleen segurtasuna integratzea?

Zortean tiratu frantses Estatuko jendetzaren ordezkaritza berezi batek osatzen zuen Klimaren aldeko Hitzarmen hiritarrak, kanpoko edozein publizitate debekatzea eskatzen zuen. Ez dakigu zein izan diren herrien erantzunak baina euskal herritarrek orientazio babesgarriagoak igurikatzen dituzte eta ez debeku gutiagorekilakoak, 4. orientazioan bezala!
Arrazoi ezberdin horiengatik, Gidaritza batzordeko hautetsi jaun-andereak, gomitatzen zaituztegu berriz biltzera, ondoko Elkargoko kontseilua aitzin, bizi ingurumenaren defentsarako zuen herritarren eskaerak kontuan hartzeko eta zinez babesgarriak diren orientabide orokorrak proposatzeko.

Zuen inplikazio eta arretaren gainean kontatuz, gure agur beroenak onar itzazue.

Publizitatea Geldi Euskal Herri Aturri kolektiboa

Aurore de Froberville pour Bizi!

Victor Pachon pour le CADE

Gérard Campagne pour Paysages de France

Elise Ayrault pour Résistance à l’Agression Publicitaire Pays Basque