Bizikutzu 49 – 2023ko azaroa

« Elkarrekin, oraingo eta geroko Euskal Herri jasangarri, burujabe eta solidarioa eraiki dezagun! » Euskal Herria Burujaberen azken mintzaldiaren bukaera

Edito

COP 28.a Dubai-n! Eta, hasian-hasi, zergatik ez Total Energies enpresako zuzendari nagusiari Ohorezko Legioa eman? Barkatu… hau jada egina da.
Baina kasu huntan logika bat dago: Macron presidenteak autoa arras gustukoa du. Bestalde, 2030erako berotegi gasak % 50 murriztuko dituela dio. Hori izan daiteke haren “aldi berean” teoria.
Seriosak izan gaitezen istant bat, baita helduak ere. Mundu zientifikoa ahobatezkoa da bere oharpenetan, mundu judizialak berak ere onartzen du, Poitiers-ko auzitegi administratiboak bezala mega-bassinen asmoak deuseztatuz, hauek hainbeste tinta eta odol isurarazi ondoan.
Hala ere, zein jarraikitasun irri-egingarriz itzea etengabe sartzen den beti eta gehiago! Horren adibide tragiko-komikoa dugu A69ko proiektu alferrikakoa.
Hala ere, Euskal Herri Burujabe-n, ikerlariek, intelektualek, militanteek… nolako energiaz erantzun zehatzak eman zizkieten problematika horiei!
Haien entzuteko tenorea da, ekitaldi hartan abiatu zen dinamikarekin bat eginez zure boza entzunarazteko tenorea da.

Potreta: Gabi, 42 urte, Baiona

“Bizikletan ibiltzen naiz, eta azpiegitura falta ikusirik, gauzak mugiarazteko zerbait egin behar nuela pentsatu nuen“.

Sortzez Tolosa okzitaniakoa, ikasketak Angelun bukatu nituen eta gero hemen gelditu naiz… Bizi! ezagutu nuen 2013ko Alternatiba kari, laguntzaileak aterpetu genituen ene etxean “. Baina badu hiru urte egiazki engaiatua naizela. Jauzia egitera bultzatu ninduena da bizikletan ibiltzen naizela eta azpiegitura falta ikusirik, gauzak mugiarazteko zerbait egin behar nuela pentsatu nuen. Orduan, Garraiobide Alternatiboak taldean sartu nintzen (Autoa bazterrean uzteko alternatibak). Geroztik, koordinaketan sartu naiz, eta argazkiak eta bideoak egiteaz arduratzen naiz. Ekintzen taldean ere naiz (batzuetan “koordinatzaile” gisa) eta Pubak Geldi taldean. Uste dut zinez jende gehiago inplikatu beharko litzatekeela Bizin, klima nahasmenduaren ondorioak gero eta larriagoak eta ikusgarriagoak dira eta, hala ere, kasik talde guzietan jendeak eskas ditugu. Baina ene ingurune profesionalean ikusten dut ez dela erraza horretaz hitz egitea. Alta, Bizi!-n engaiatzeak anitz ekarri dit: jende asko topatzea, ezagutzen ez nuen Euskal Herri bat deskubritzea, besteak beste Lurrama edo Eusko Eguna bezalako ekitaldietan laguntzaile izanez. Zinez harriturik utzi nau elkarri lotuak diren egitura horien guzien ekosistemak, kanpotik anitzek hautematen ez duten elkarte munduaren aberastasuna…

Kanpoko berri: A69 autopistaren proiektu eroa

“Zientzialarion ustez, A69 autobidea baztertu behar den proiektu horietako bat da”. Hala diote 1500 zientzialarik, tartean Christophe Cassouk eta Valerie Masson-Delmottek.
Inutila den proiektu handi bat gehiago, beraz, 1994an hasi zena eta gaur egun gobernuak espantuka aldarrikatzen dituen Berotegi Efektuko Gasen murrizteko helburuen guziz kontra doana.
Nahiz eta Atosca kontzesionarioak “eragin ekologiko gutxiko” autobidea izanen dela erran eta konpentsazio promesak biderkatu, aldeko argudioek ez dute funtsik.
Kasuen % 80tan, konpentsazio helburu horiek (suntsitutako hezeguneen zaharberritzea, oihanak berriz landatzea…) ez lirateke beteko, Historia Naturaleko Museo Nazionaleko eta AgroParisTech-eko zientzialariek egindako ikerketabaten arabera.
Eta, berriz ere, hemen, suntsitutakoa konpontzea aipatzen da… aise errazago litzatekeelarik ez suntsitzea! Ingurumen alorreko kostuaz gain, beraz, diruzko kostu gehigarria izanen litzateke, 15 eta 25 minuturen artean irabazteko, kalkulatzen denaren arabera!
Beste argudioa ere, “baztertuak” omen diren lekuen lotzearena, zaharkiturik dago. Geografoek aspalditik egiaztatu dute antolaketa mota horren “tunel efektua”: horren ondorio nagusia aktibitateak hiri nagusietara igortzea da, eta kitto.
Castres, errepide hortarik abantaila atera ordez, ondoko hiri nagusiko ohetegi soil bihur liteke epe luzera.
Zaila zaie tokiko edo nazio mailako politikariei beren burua dudan jartzea eta iritzi ezberdinak entzutea. Horrek benetako arazo demokratiko bat sortzen du, are gehiago, gobernuak proiektuaren kontra diren pertsonak eta egiturak kriminalizatzen eta zanpatzen dituelarik.

Bisita gidatua: Laguntzaileen kudeaketan barna

Zein da Euskal Herri Burujabe-ren arrakastaren sekretua? Laguntzaileak bistan da!
Alabaina, ekitaldi hau sortzeko, 750 laguntzaile eta 100 arduradun baino gehiago mobilizatu behar izan ziren bi egun haiek baino lehenago eta asteburu hartan berean.
5 pertsonako multxo bat ohiz kanpoko taldea biltzen jakin izan zuena, baita entzuten, kargu ematen, laguntzen eta maina bereziak izaten ere, elkarrekin marka batzuen hausteko xedez: urte bateko prestaketa, 250 bilkuraz goiti eta, besteak beste, 700 kg barazki prestatuak, lurralde proiektuarentzat 180 itzulpen-orri hilabete bat barne, 100 kg txanpon berreskuratzeko…
Mobilizazioaren 4 egunetan 5.000 urririkako lan ordu baino gehiago izan ziren  beren ezusteko andanarekin: tona bat janari auto ilara erdian blokatua, 100 pertsona baino gehiago San Andres elizako mezara joan nahiak erakusmahaien muntaketa erdi-erdian…
Ulertua dukezue, laguntzaileen  deliberamendua gabe, deus ez zen posible izanen.
Eta are gutiago kontuan hartzen ez dena: topaketa ederrak, gaitasun berriak, partekatzea, bakoitzaren  inplikazioa bere mailan eta bere ahalekin.
Apoteosia, bistan da, desmuntaketa hetsi zuen laguntzaileen festa izanik!
Jakin ezazu Biziko kanpainak eta funtzionamendua laguntzaileei esker burutzen direla: talde anitzetako batean sar zaitez (ikus “Agenda” atala)
Eta jada hor dauden laguntzaileei: Mila esker! 

Egin dugu: Euskal Herria Burujabe ekitaldia kausitu dugu

Urriaren 7 eta 8an, Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiaren karietara, Baionako hirigunea eraldatu genuen proposatzen dugun Euskal Herri jasangarri, burujabe eta solidarioa konkretuki sentiarazteko.  Pario ero hau kausitu genuen zeren 8.000 lagunek parte hartu baitzuten! Hori guzia posible izan zen ekitaldia 750 laguntzailek eta hainbat egiturak biziarazi zutelako. Berriz ere hau frogatu genuen: elkarrekin, alimaleko indarra gira! Ekitaldia hainbat hitzaldi indartsuk markatu zuten: Christophe Cassou klimatologo eta IPCCko kidearen hitzaldi hunkigarria; Alternatiba mugimenduaren 10 urteen ospakizuna – Itzuli berri bat iragarri duelarik 2024ko– eta Euskal Herrian alternatiben eraikuntzari buruzko puntua. Emozioz eta jardueraz aberatsa izan zen asteburu bizi haren bukaeran, egitura kolektibo guziei metamorfosi ekologiko eta sozialari buruzko desmartxa kolektiboetan engaiatzeko deia egin genien, eta hau maila guzietan. Edozein lekutik, gauzen aldatzeko ahalmena badugu.  Sistema aldatzeko ahalmena badugu, klima ez hunkiz. Bertako biztanleek dute Euskal Herriaren zortea definitzen!

Hitzorduak

  • Azaroaren 20an,  astelehenarekin, 19:00 – 21:00 Jakazank Logistika lan taldearen bilkura – Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23an, Baionan
  • Abenduaren 1ean, ostiralarekin 19:00 – 21:00 Bizi! Barnekalderen bilkura, EHLGren egoitzako lokalean, Ainiza Monjolosen. 
  • Abenduaren 5ean, asteartearekin 19:00 – 21:00 Biziren Hilabeteroko topaketa,  Manu Robles-Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20., Baionan. 
  • Abenduaren 9an, larunbatarekin 14:30 – 19:30 Bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza, Baionako Gaztetxean. 
  • Abenduaren 11n, astelehenarekin 18:30 – 20:30 Begirale Ekologikoen topaketa,  Manu Robles-Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20., Baionan. 
  • Abenduaren 18an,  astelehenarekin, 19:00 – 21:00 Jakazank Logistika lan taldearen bilkura – Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23an, Baionan 
  • Urtarrilaren 8an, astelehenarekin 18:30 – 20:30 Begirale Ekologikoen topaketa,  Manu Robles-Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Urtarrilaren 17an, asteazkenarekin 19:00 ; Elkar ezagutzeko zintzur bustitzea