Klimarentzat ez da musik:
430 pertsona mobilizatuak Angelun, klimaren aldeko funtsezko lege batentzat
Igande honetan, martxoaren 28an, frantses Diputatu Biltzarrean “Klima eta Erresilientzia” lege proiektua eztabaidatua izaiten hasia izanen den egunaren bezperan, Martxa bat abiatu da Angeluko Herriko Etxetik Florence Lasserre anderearen Diputatu egoitzara. 430 pertsonek Biziren eta Estatu mailako 600 erakunderen deiari erantzun dute beren diputatuei erronka ekologikoen mailako funtsezko Klima Lege bat fermuki galdatzeko.
Angelun, Biziren deiari erantzunez 430 pertsonek martxan parte hartu dute “Klimaren aldeko funtsezko legea, hitza hitz: ekintzak orain” banderolaren gibelean Klima eta Erresilientzia legearen anbizio eskasa salatzeko, azken hau larrialdi ekologikoaren mailakoa izaiteko eta Klimaren Aldeko Herritar Hitzarmeneko 150 kideek egin neurrien defendatzeko.
Martxa bururatu da “Pas de joker pour le climat, député·e·s, à vous de jouer !- Klimarentzat ez da musik, diputatuei hordago!” banderola bat Florence Lasserre anderearen diputatu egoitzako aintzinaldean ezarriz. Horren bidez, Klima eta Erresilientzia lege proiektuaren ikerketa fasean, frantses Diputatu Biltzarrean, astelehen honetatik goiti, diputatuari ukanen dituen ardurak oroitaraziak izan zaizkio. Bana ber maneran Frantses gobernuko gehiengoak, larrialdi klimatikoari erantzuteko anbizio eskasa duen proiektu honen erredakzio fasean, bere buruari eskaini dituen jokerrak gaitzetsiak izan dira. 149 pertsona elkarretaratuak ziren banderolaren pean, sinbolikoki orroitarazteko Klimaren Aldeko Herritar Hitzarmeneko kideek landu eta gobernuak ahuldu 149 proposamenak.
Gobernuak proposatzen duen lege proiektua biziki urrun da Klimaren Aldeko Hitzarmeneko Herritarrek beren bide orrian ezarri “justizia sozial izpirituan 2030ean %40eko berotegi efektuko gasen emisioen ttipitzetik”eta oraino urrunago europak finkatu duen -%55eko helburu berritik. Frantses gobernuak, hainbat gaietan bere burua ukatu ondoren, eta klimaren arloan geldirik egoteaz hobendun bezala ezagutua izan ondoren, azken lege honek berriz hartu behar zituen Klimaren aldeko Herritar Hitzarmenak egin proposamenak, baztertu ditu edo serioski ahuldu ditu. Emmanuelle Tosini, Biziren bozeramailearentzat “orain diputatuek dute, gobernuak bere mamitik arras hustu duen lege proiektu horren anbizioaren goititzeko parada ukanen. Berantago, berantegi izanen da. Orain da dena jokoan!”
Funtsezko klima-lege baten aldeko mobilizazio hau parada izan da ere tokiko erabaki hartzaileetarik BAB etorbidean bizikleta bide iraunkor eta seguru baten gauzatzea bezalako
ekintza zehatzen galdegiteko. ”Gaur berriz oroitarazten dugu BABko hautetsiei, bai eta Ipar Euskal Herriko beste hautetsi guziei, adi egonen girela hartzen dituzten engaiamenduei buruz, eta engaiamenduen ondorioz agertzen diren gauzatzeei buruz ere! BABn hitzemana izan den bizikleta bide segurua, ez dugu ahantziko! Eta, mobilizatuko gira gauzatua izan dadin! ’’, oroitarazten du Ximun Lastirik, Bizi elkarteko bozeramaileak.
Manifestaldi honek burutzen du gure lurraldean klimaren alde ekiteko premia eta arlo hortan engaiamenduen atxikitzeko eta gauzatzeko garrantzia oroitarazi duten ekintzek markatu duten astea.
“Résistance à l’Agression Publicitaire” elkarteak, mundu mailako publizitatearen kontrako egunaren karietara plantan eman duen mobilizazioaren baitan, ostegun honetan, martxoaren 25ean, Bizi, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’Agression Publicitaire (RAP) biltzen dituen Stop pub Pays Basque Adour kolektiboko 13 militante mobilizatu dira aitzinean emaiteko gobernuak publizitatearen aldeko lobby-ekiko duen borondate ona. Azken hauek iragarki taulak kukutu dituzte ondoko mezuak zituzten 149 afitxekin: “Macron publizitatearekin #iragazkirikgabe”, “Publizitateak zozotzen gaitu” edo igande honetako funtsezko klima lege baten aldeko martxara deituz.
Bizik desobedientzia zibileko ekintza burutu du ostiral goizean, martxoaren 26an, Mauleko auzapezari eskatzeko legea eta metamorfosi ekologikoaren alde hartu dituen engaiamenduak errespeta ditzan. Bizik, Louis Labadot auzapezak bide osoa autoei emaiteko, kentzeko xedea duen bi noranzko bizikletendako ibilbidearen bide markak berriz ezarri ditu.
Bizi elkarteak klima arloko tokiko engaiamenduen errespetuaren alde bai eta Presidentearen engaiamenduen gauzatzearen alde mobilizatzen segitzeko deia luzatzen du.