Klima aktibistak Société Généraleko langileen topatzera doazte

COP24a bihar hasiko dela, Bizi mugimenduko aktibista batzuk Société Généralearen 5  agentzietara joan dira gaur (azaroaren 30a ostiralez), langileekin elekatzera eta zuzendariei gutun baten emaitera. Duela zonbait hilabete Société Générale jomugatzat duen mugimendu herritarraren argudioak eta aldarrikapenak azaldu dizkiete : eskisto-gasaren sustengua gelditzea eta Texasen kokatua den Rio Grande LNG proiektutik berehala ateratzea.

Ostiral huntan, Bizi mugimenduko militanteek Baiona, Angelu eta Hiriburuko Société Générale agentzien itzulia egin dute. Ezohizko ekimena, bankuko langileekin elekatzera joan dira irailetik azkartzen doan mugimendu herritarraren zergaitien azaltzeko : Société Générale industria fosila sustengatzen duen banku frantsesetan lehena da, hauek kaltegarrienak direlarik klimarentzat, ingurumenarentzat eta biztanleriarentzat hots ikatza, ondarretako petrolioa, ur sakonetan eta Arktikoan zilaketak, eskisto-gasen esportazioa [1]. Agentzien zuzendariei gutun bat eman diete nazioarteko eta frantses erakunde ugarik izenpetua [2].

Bizi mugimenduko Anthony Lubrano militanteak behin eta berriz azpimarratzen du bankuak rol erabakigarria duela eskisto-gasaren garapenean, hazkunde azkarra duelarik sektoreak nahiz eta planetarentzat katastrofikoa den : « Estatu Batuetan, hamarnaka gas likidotuen esportazio terminal (GNL) eraikitzear dira eta beren helburua da eskisto-gas soberakin amerikarra masiboki esportatzea mundu guzira, eta batez ere merkatu frantses eta europarretara. Trumpen administrazioaren helburua : Estatu batua super botere energetikoa bilakatzea. Politika klimatizida hau ongi baliatzeko asmoa du Société Généralek, proiektu hauen garapena sustegatzen duen lehen bankua baita mundu mailan, 2017 urtean 1,1miliar dollarreko finantzamenduak eman ditu. Trump-ek amesten duena, Société Générale-ak egiten du! ».


Société Généraleak bereziki sustengatzen du Rio Grande LHGko eskisto-gasen esportazio terminalaren garapena eta Rio Bravo Pipeline gas hodiarena Texasen, 44 ikatz zentral bezain bat isuriko lukete tokiko komunitateen eta biztanle autoktonoen bizi baldintzak mehatxatuz [3]. 20 miliar dollarreko proiektu honen kontra borrokatzen dira duela zenbait urte Save RGV From LNG herritar koalizioa eta Carrizo Comedrudo komunitate amerindiarra. Militanteek agentzietako zuzendariei igorri gutun hori izenpetuz, Société Généralari beste dei bat luzatzen die, Transatlantikoa hau, ez dela segidarik gabe egonen espero dute.

« Société Généralearen zuzendaritza deitzen dugu Trumpen erokeria berdina ez segitzea eta eskisto-gasari ekartzen duen sustegua gelditzea, Rio Grande LNG proiektua lehentasunez. Société Générale energia zikinen txapelduna da, beraz ehunka pertsonek bere agentziak garbitu ditugu frantziako leku desberdinetan [5]. Irailaren 8tik geroztik 1600 aktibista pasa ekintzara pasatu dira, bainan bankuak elkor segitzen du. Garrantzitsua iduritu zaigu gaur gure ekimena esplikatzera etortzea tokian toki banku honentzat lan egiten dutenei, Société Généralearen Pariseko egoitzan hartzen diren erabakietarik urrun direnei . Izan ere, aldaketa klimatikoa denen afera da, eta deus ez bada egina tenperatuaren igoera 1,5°Ctara mugatzeko , gaur egun jada ezagutzen ditugun aurrekaririk gabeko gertakariak neurri katastrofikoetara helduko dira bihar » segitzen du Sabrina Ravetta-k, Bizi mugimenduko militanteak.

Dei bat luzatu dute Amis de la Terre eta ANV-COP21-ek irailaren 8an, 22 nazioarteko eta frantses eragilek sustengaturik, Pariseko Société Générale agentzia zentralaren garbiketa operazio erraldoia antolatzeko abenduaren 14an, COP24aren azken egunean, bankuak ez badu publikoki iragartzen bere politikaren aldaketarik [6]. «Herritar oro deitzen dugu desobedientziazko ekintza hortara jitea, bankuak azkenean bere ardurak har ditzan aldaketa klimatikoari begira » bukatu du Bizi mugimenduko Mattin Ihidope-k.

[1] www.ran.org/bankingonclimatechange2018

[2] http://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2018/11/lettre-EUS.pdf

[3] Proiektu hortaz informazio gehiago eskuragarri Amis de la Terre France-en « Société Générale, plein gaz sur les fossiles » txostenean : www.amisdelaterre.org/Rapport-Societe-Generale-plein-gaz-sur-les-fossiles.html

[4] Save Rio Grande Valley From LNG, edo Rio Grande-ko ibarra GNL-az babes dezagun.

[5] www.amisdelaterre.org/Climat-Societe-Generale-visee-par-des-actions-de-nettoyage-partout-en-France.html

[7] Ekintzara deia eta izenpetzaileen zerrenda ikusi: www.amisdelaterre.org/Faisons-un-nettoyage-geant-de-Societe-Generale.html