Ez digute manifestatzea debekatuko!

KEP_5114-bdf-640x426Gobernuak  sindikatuei debekatu berri die ostegun honetan, ekainaren 23an, lan legearen kontra manifestatzea.

COP21aren karietara errefusatu dugun bezala justizia klimatikoaren aldeko elgarretaratzeen kontrako debekatze ezberdinenei obeditzea, ezin onartuzkoa da gure oinarrizko eskubide demokratikoen kontrako eraso hauen onartzea!

Gobernu honek erabaki du lotsa gabe arizaitea (guttiengoa duen lege baten bortxaz pasatzea, jakinez lege horrek lege araudiak aldatzen dituela, manifestatzeko eskubidearen urratzea, sindikatuen kriminalizatzea).Hainbat aurrekari larri sortzen ditu, jakinez horien aintzinean, “konplexurik gabeko” eskuina eskuak torratzen ari dela,bere tenorea itxoinez, gatua saguaren aintzinean bezala. Hollande-Valls-Macron gobernuak egunero politikaren erreferentzia orokorra gero eta gehiago ultra-liberalismoari eta autoritarismoari buruz bultzatzen du. Hau bai ardura larria!

Sekulan baino gehiago, ez dugu amore eman behar. Sekulan baino gehiago, gibelatze horiek menean atxiki behar ditugu eta eraso horiek gelditu.

Osteguna honetan, ekainaren 23an, Bizi! bere militanteak deitzen ditu:

  • blokatze ekintza batera: hitzordua 9:00etan Baionako Herriko Etxe aitzinean
  • sindikatuen manifestaldira: hitzordua 10:30tan, Baionako Tren Geltoki aitzinean Ez dugu amore ematen!
Larunbatean, ekainaren 25an, Bizi!k deitzen du 49,3 km txirrindulaz egiterat euskal kostan lan legea 49-3aren bidez indarrean pasatzea gaitzesteko eta  PS-eko 2 diputatuei Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux-ri galdegiteko ezkertiar eta ekologista den lan legearen kontrako datorren zentsura mozioa izenpetzea.
Lan legea kendu!

Langabeziaren eta pobreziaren kontra, soziala eta ekologikoa den politika bakar bat:
lana eta aberastasunak partekatu!

Bizi !
manif 1er mai fille drapeaux all