Pubaren kontrako ekintza, ostiralean, 2016ko martxoaren 25ean – Publizitate erasoaren kontrako mundu mailako eguna!

25mars2016Ostirala honetan, martxoaren 25ean, Bizi!ko hainbat militantek ordezkatu dituzte publizitate mezu batzu herritar informazioarekin Baionako Hiri Erdiko hogoi bat autobus aterbetan.

LightDSC_1312

L-IMG_1094Ber maneran saiatu dira 12 m²-ko publizitate taula numeriko erraldoia baten kukutzerat beherean den mezuarekin, baina salbagarria den ekintza hau poliziak trabatu du:

«La Pub nous aveugle, l’avenir se joue à Pau : RDV du 5 au 7 avril. Réagissons ! BLOQUONS ! / Publizitateak Itsutzen gaitu ! Geroa Pauen jokatzen da: hitzordua apirilaren 5etik 7ra. Iharduki dezagun ! BLOKATU DEZAGUN! »

L-IMG_1090L-IMG_1093

Espazio publiko horren herritar okupazioak, ekintza hiritar eta bortxa-gabekoekin, jendartearen abisatzea dute xedea, ondoko 3 arloetan.

 

Martxoaren 25a kari eginak dira Mundu mailan publizitate inbasioaren kontrako mobilizazioaren egunaren karietarat. Mundua,  eta Estatu frantseseko hainbat hiritan ekintza bertsuak egin dira  herritar egun honetan (http://journee.contrelapub.org) eremu publikoan publizitateak hartzen ari duen toki haundiegiaren gaitzesteko  bai eta ere jada frango ahulak diren lege eta araudien ez erresepetatzea publizitate egileen partez kritikatzeko.

 

Taula numerikoaren hautuak ere gure kontsumo jendarteak berekin dakarren energi xahutzea ere gaitzetsi nahi zuen. Alabainan, nahasmendu klimatikoa eta harek dakarren hondamendia nahi badugu (eta gure buruzagiek nahi ote dute zinez?) saihestu, baitezpadakoa da mugatzea planetaren batazbesteko tenperaturen goititzea 2 gradotara, XIX. garren mendeko tenperaturekin konparatuz.

Horrel lortzeko 3 ardatz nagusi badira:

1) lerregai fosilen %80 lurpean utzi.

2) energia berriztagarriak masiboki garatu;

3) neurritasun energetikoan sartu. Iragarki argituak eta elektronikoak edo taula numerikoak debekatu behar dira lehenbailehen energia ekonomien arloan sartzeko seinale gisa.

LightIMG_6686Azkenik publizitateak manipulatzen gaitu bere mezuekin, gure arreta hartuz, itsutzen gaitu gure planeta suntsitzen ari den petrolio industriaren obrak ahantz araziz… eta hori gutti batzuren probetxurako industria horri petrolioaren azken tantak lurpetik aterarazteko parada eskainiz eta horrela munduko biztanle guzien bizi baldintzak zalantzan ezarriz nahasmendu klimatiko ezin jasangarria martxan ezarriz

Erokoeria honen gelditzen lagun gaitzazue, Pauen parte hartuz, apirilaren 5etik 7ra hainbat ekitalditan (hitzaldiak, bortxa gabeko ekintzak, etab.) COP21aren ondotik, lotsa gabe biltzen den Mundu Mailako Petrolioaren Industriaren gailurra gaitzesteko.

Xehetasun guziak hemen: bizimugi.eu/mce