Oct 10 2014
Ekozergaren gibelatzea: egiazko eskandalua
Errepidetako garraiolarien nagusien federazio garrantzitsuenek abisatu zuten Estatuko bideen blokatzeko xedea. Ondorioz, Ségolène Royal ministroak Ekozergaren bertsio arinduaren gibelatze muga gabea jakinarazi du. Hau eskandalu demokratiko eta ekologikoa
Hara nola, nagusien lobby-ek beste garaipen bat lortzen duten gobernu “sozialista”ren gandik, jakinez sindikalistek, ekologistek, askatasunaren eta jendeen eskubideen defendatzaileek ez dutela ia inoiz beren aldarrikapenentzat nahi dutena erdiesten.
Horrela du beraz, nagusien blokatze mehatxuak, parlamentuan aho batez alde bozkatua izan zen lege bat ezeztatzen.
Berriz ere, errepide-lobby-ak lortzen du sortzen duen bideen higatzearen kalteen ez ordaintzea. Herritar guziek dituzte ordainduko beren zergen bidez, errepide-garraioei lotuak diren gastuak, errepide-garraioetako enpresa buru haundiei, gero eta etekin gehiago biltzeko parada ahalbidetuz.
Egiazko eskandalua:
Egoera hau oraino eskandalugarriago da zeren errepide-enpresa horiek jada lortu zituzten, opari moduan, jitekoa zen Ekozergaren ordainsari gisa, 800 milioi urteka (40 tonatik 44era pasatzearen baimenak eginiko bide-kalteen gastuak, haxa zergaren ttipitzea, TIPP-aren ttipitzea, gasoilarentzat aurreikusiak ziren prezio emendatzeen ezeztatzea, etab.). Ondorioz, errepide-enpresa horiek jarraitzen dute urtero 800 milioiko opari horietaz gozatzen, horiek denak zerga ordaintzale xumeak ordaintzen dituelarik, jakinez Ekozerga (opario horiek ordainsari moduan arindu behar zutena) ez dela plantan emana izan.
Eta hori oraino eskandalugarriago da jakitean ber momentoan, SNCF-aren merkantzien garraioa ari dela desegina izaiten, indartua eta garatua izan behar lukeelarik.
Ahul indartsuen aintzinean, indartsu, xumeen aintzinean:
Oraino adierazgarriagoa da azpimarratzerat ez dela hitz bakar bat ere SNCF-eko trenbidezko edo itsasoko edo erreketako merkantzien garraioaz Ségolène Royal-ek proposatutako delako “Trantsizio Energetikoaren Legean”. Deusez ere garraio kolektibo edo alternatiboei buruz. Alderantziz, aintzinean emanana dena da, auto elektrikoaren garapena, ekologikoki eta finantza ikuspundutik zentzugabea, eta, erregaietan, agro-erregaien partearen haunditzea.
Holako politika bat zinez urrun da trantsizio sozial eta ekologikoan lehen pausu baten emaiteaz, eta amildegiruntz norabide gabeko ihesaldira eramaiten gaitu. François Hollande, Manuel Valls eta Ségolène Royal ahulak dira indartsuen aintzinean, eta indartsuak xumeen aintzinean. Gobernatzen dute, lobby ekonomisten eta erreakzionarioen politika eginez, iraganari so eginez, geroa ikusteko ordez, xumeen alde eta gure haurren interesean lan egiteko ordez.