Animatzen gaituen bertze arrakasta bat
Larunbat arratsetik sumatu zen, «Klima nola salbatu» mintzaldian, gela gainezka beterik zela eta jendeak kanpoan egon behar zuten. Ordutik, igandeko Alternatiba egunak helburuak gaindituko zituela susmatzen zuten antolatzaileek. Bizi!ren tokiko taldea (*) lotu zenean, Baionako Alternatibako deialdiaren ondotik, Ziburu eta Urruñaren arteko Zokoa auzoaldean Alternatiba bat antolatzeari, helburua 600 eta 1000 pertsonaren artean biltzea zean.
Azkenean 3000 pertsona baino gehio bildu ziren Zokoako gotorlekutik hurbil urriaren 5ean igande hontan, ia 200 laguntzailek kokaturiko klima aldaketari alternatiben Herrixka bisitatzerat.
Herrixka alaitsu eta herrikoi bat :
Alternatiba herrixka eta bere 5 esparru tematikoak (klima eta itsas ingurunea, garraioak, haurrak, hirigintza/etxegintza, kontsumo arduratsua) 70 mahain eta lantegiz osatuak ziren. Larunbat arratsetik igande arratsalde arte jarraitzen ziren mintzaldik 600 lagun baino gehiagok entzun dituzte, horietan klima, garraioak, laborantzako lurren babesa, hirigintza, itsasoa eta bere baliabdideak aipatzen zirelarik. 9:30etatik 18:00etarat bete beteak egon dire lantegi ezberdinak: txirrindula konponketa, materia birziklatuzko altzariak, programa libreak, dohain guneak, eko-hiritar apartamendua, erakusketa praktikoak (eko-materialak, lastozko etxeak, tokiko arraina, etxebisitza partekatua bertzeak bertze.).
Krisi klimatiko, ekologiko eta sozialari konponbideen herrixka hunen giroa arrunt alaitsu eta herrikoia zen. Edantegi eta bazkari guneak gainezka egon ziren, aurreikuspen guziak gaidituz. Mutxiko, hip hop, folk kontzertuak, txaranga, karrikako antzerkia hor zeuden Alternatiba Zokoa Herrixkako esparruak eta bidexkak animatzeko.
Heldu den asteburuan Alternatiba Gironde herrixkarako Deialdia, eta Alternatiba baten iragarpena à Bilbon, 2015ko urriaren 24ean :
Alternatiba dinamikak are eta animatuago segitzen du eta asteburu berean Lille hirian, bertze Alternatiba batek 11 000 pertsona bildu ditu. Alternatiba Zokoa hain zuzen Bordelen urriaren 10tik 12rat iraganen den Alternatiba Gironderat joateko deialdi batekin bukatu zen. Bezperan, urriaren 4ko mintzaldian, bertze deialdi batekin hasi zen: Karta Soziala plataformak, Hego Euskal Herriko sindikatu, mugimendu sozial eta ekologistak biltzen dituena, Bilbon Alternatiba haundi baten antolatzea goizean berean erabaki zuen, 2015ko urriaren 24ean. Klima aldaketaren aurkako eta trantsizio sozial eta ekologiko baten aldeko mobilisazio herrikoia haundituko litzateke COP21 gailurra arte, 2015 bukaeran Parisen iraganen den klimaren inguruko nazioarteko gailurra.
*Bizi Larrun, Hego Lapurdiko hirigunean (Donibane Lohitzune – Hendaia – Senpere) Bizi mugimenduaren tokiko taldea da
[vimeo 108064222 w=500 h=281]
Alternatibak segitzen du ! from Bizi Mugi on Vimeo.