Eusko poteoa Baionan

Ekainaren 7an, ostiralarekin, eusko poteo bat iraganen da Baiona hiri barnean (Baiona Tipi eta Handian).

Baionako hiri hiper barnean dauden eusko sareko 9 ostatuen itzulia eginen dugu. Desfilea alaitzeko karrikako musikariak izanen dira eta parte hartzaileek zerbait jaten ahalko dute, etapa bakoitzean egoki banatu pintxoak gozatuz. Bistan dena, poteoa euskoekin baizik ez da eginen, eta kementsuenentzat 2:00etako hetsiera arte iraunen du. Erran gabe doa ibilaldiaren zati bat bakarrik egin nahi dutenei, poteoa bertan behera uzteko baimena emanen zaiela .

EuskoTxakoli

 http://www.euskalmoneta.org/

Le circuit du poteo eusko-ren ibilbidea :

19.00 : Bar Basque (Espaniako karrika / Rue d’Espagne)

19.30 : Fandango

20.15 : Machicoulis

20.45 : Moka

21.15 : Cave Beñat

22.00 : Sankara

22.45 : Kalostrape

23.30 : BAB Café

24.15 : Les Pyrénées