Category: Tokiko moneta ekologiko eta solidarioa: eusko-a

Lehen Eusko Eguna LAGUNTZAILEEI DEIA

4 urte ospatu dituen Euskoak pausu berri bat eman nahi du numerikora pasatuz. Igandean, martxoaren 19an, goizeko 10etarik goiti, Baionan Euskokartaren martxan ezartzeko besta herrikoi bat iraganan da: EUSKO EGUNA. Egitarauan, etxalde ekoizpenen merkatua eta eskulan feria, pailazo ikusgarria (euskaraz) Luma haurzaindegiak antolatua, pintxo lehiaketa eta bazkari herrikoi handi bat (15 euskotan), Euskokartaren abiatze ospakizuna Patxi …

Continue reading

Hendaiako herriko etxea Eusko sareari kidetzen den lehenengo herria da

Hendaiako Herriko kontseiluak, astearte gauean, Euskal Monetari kidetzeko erabakia hartu zuen. Bozka horrekin urrats berri bat eman du Euskoak Ipar Euskal Herrian, duela hiru urte hasitako abenturan. Aho batez, herriko kontseiluko gehiengoak zein gutxiengoak bat egin du euskoak bereak egiten dituen baloreekin. Kotte Ecenarro Hendaiako auzapez sozialista pozik eta zatisfos agertu da bozkarekin, eta, bereziki, …

Continue reading

Euskal Moneta elkarteko Biltzar Nagusia, datorren larunbatean, apirilaren 18an, Uztaritzen, zatozte denak!

Euskal Moneta elkarteko ohiko Biltzar nagusia, apirilaren 18an larunbatarekin iraganen da, 9:00etatik 12:00etara, Uztaritzeko Lapurdi gelan, Lota jauregiaren ondoan (harrera eta kafea 8:30etatik goiti). Biltzar Nagusi horretan parte hartzera denak gomitatuak zarete. Eusko, tokiko Euskal moneta ekologikoa eta solidarioaren emaitzak aipatuko dira, sortzetik bi urtera. 2014ko kontuak eta bilan morala aurkeztuko dizkizuegu, 2015 urterako pentsatu …

Continue reading

Baionako bestetan ere, euskoa denen esku !

44 ostatu eta jatetxe, laborari platerak, eta ezohizko aldagune bat Patxokin : Baionako bestak aukera on bat izanen dira zure euskoen erabiltzeko eta zure lagunak kidearazteko, besta egiteko tokiko ekonomia eta euskara sustengaztuz ! Besten denboran Pyrénées ostatuak ezingo du aldagune jarduera bete, horregatik ezohizko aldagune eta kidetza gune bat Patxokin antolatua izanen da, 23 Tonneliers karrikan, …

Continue reading

Euskoa, denen afera !

Euskal Monetako Biltzar Nagusia, 
apirilaren 12-an larunbatarekin goizeko 8etatik goiti, 
Uztaritzeko Lapurdi gelan –     8:30 : Biltzar nagusiko parte hartzaileen harrera, kafe baten inguruan ; Euskal Moneta elkartera kidetzeko edo birkidetzeko aukera 2014 urterako (prezio librea 5 eta 20 euro / eusko artean, kide-saria eguneratu duten kideek bakarrik bozkatzen ahalko dute). –     9:00 : Euskal Moneta …

Continue reading

2000 garren eusko erabiltzailea !

Xabi Bidart, 25 urte, Bankan ostaler, euskoari harpidetu da diruarekiko beste harreman bat sortzen duelako, ekonomiaren eta sustut kontzientzien bertokiratze batekin.«Euskoarekin, gure inguruan egiten denaren begiratzeko erreflexua hartzen dugu, baita nork egiten duen, dena supermerkatuan hartu ordez, esplikatzen du. Horrek giza harremanak sortzen ditu, eta gure ibarraren biziarazteko xedearekin ongi dator, Bankatik Urepelera. Ene lagun bat barazkigintzan …

Continue reading

Eusko poteoa Baionan

Ekainaren 7an, ostiralarekin, eusko poteo bat iraganen da Baiona hiri barnean (Baiona Tipi eta Handian). Baionako hiri hiper barnean dauden eusko sareko 9 ostatuen itzulia eginen dugu. Desfilea alaitzeko karrikako musikariak izanen dira eta parte hartzaileek zerbait jaten ahalko dute, etapa bakoitzean egoki banatu pintxoak gozatuz. Bistan dena, poteoa euskoekin baizik ez da eginen, eta …

Continue reading

Euskoari buruzko prentsa artikuluak

Prentsak begitarte ona egin dio euskoari ! Berriak xehetasun guztiekin, erreportaia batekin eta bideo batekin, Kazetainfo eta Gara.

Euskoaren bultzaketaren bezperan : Jadanik 134 zerbitzu emaile onetsiak Eusko sarean

Euskoaren bultzaketa biltzar nagusia larunbat huntan, urtarrilaren 26an iraganen da goizeko 9ak30tarik goiti Lapurdi gelan Uztaritzen (Lotta jauregiaren ondoan). Deneri zabaldua da. Oraindik kide ez direnak harpidetzen ahalko dira 9ak eta 9ak30artean, gero bozkaketa ezberdinetan parte hartu ahal izaiteko. Halabaina, biltzar nagusi garrantzitsu hortan elkartearen estatutuak baieztatuak izanen dira, eta instazia erabakitzaileak bozkatuko. Biltzarra 12ak30tan …

Continue reading

Euskoa abiarazteko Biltzar Nagusia

Euskoa abiarazteko Biltzar Nagusia urtarrilaren 26a Uztaritzeko Lapurdiko gelan : http://www.euskalmoneta.org/euskoa-abiarazteko-biltzar-nagusia-urtarrilaren-26an-2/ Zatozte denak !  73 komertsio eta elkarte jadanik eusko sarean sartu dira ! http://www.euskalmoneta.org/73-komertsio-eta-elkarte-jadanik-eusko-sarean-sartu-dira/ Euskalduna naiz eta euskoz pagatzen dut !