Bizikletaren erabilpenari buruzko herritar diagnostikoaren aurkezpena

Asteazken huntan, martxoaren 10an, Bizi!k prentsaurreko bat eman du txirrindularen erabilpenari buruzko herritar diagnostikoa aurkezteko, zonbait lerro beherago atxemaiten ahal duzuena.

Kopenageko Gailurraren emaitza hondagarriak ez du ahantzarazi behar Klima Beroketaren kontrako borrokak jarraitzen duela eta tokika, edo tokiko eskalan, hainbat ekintza aintzina eramaiteko gisan direla.

Gaur egun BABko hirigunean, garraioek 600 000 tonelada Berotegi Efektuko Gasa (BEG) isurtzen dituzte (400 000 t autoek, eta 200 000 t hegazkinek).

Hirigunean, garraioei lotua diren BEG isurketaren murriztea, jokaera aldaketa batetik pasatzen da. Aldaketa hori, autoaren erabiltzearen ordez, garraio publikoen eta leku aldaketarako « molde eztien » (ibiltzea, txirrindula egitea) lehenestetik etorriko da.

Berez BEG isurketarik ez duen, erabiltzeko errexa den, erabiltzaileen osagarriarentzat onuragarria den eta askatasun sentimendua sortzen duen bizikleta, hirian den garraio modurik eraginkorrena da.

Tamalez, oraino sobera gutti hiri dira antolatuak txirrindulariei eskaintzeko segurtasunez beteriko ibil guneak, izan dadin lanera edo eskolara joaiteko, erosketen egiteko edo sinpleki paseatzeko.

Baionako hiriguneak, nahiz eta zonbait hobekuntza ezagutu dituen azken urteetan, ainitzetan badu txirrindularen pratika seguruarentzat aski egokitua ez den hiri baten fama.

Bere ekintzak tokika errotzeko xedearekin, eta karbono gabeko jendarte neurridun edo urri baina uros baten eraikitzeko, Bizi ! mugimenduak Bizikletaren erabilpenari buruzko herritar diagnostikoa abian ezartzen du.

Herritarren erabiltzaile esperientziari dei eginez, Diagnostiko horrek lagundu behar luke BAB hirigunean eta inguruetan, txirrindulariek topatzen dituzten zailatsunen identifikatzen.

Parte har ezazue “Diagnostiko” hortan, ondoko loturan klikatuz :

http://www.copenhague2009bizi.org/?page_id=1041