EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA-ren HILABETEKO MINTZALDIA : Klima aldaketaren kontrako borroka

Urtarrilaren 29ª ostirala, gaueko 9 tan, Ainiza Monjolosen. (Elgarrekin autoz joaiteko hitzordua finkatua da Pyrénnées ostatuan, San Andres plazan, 20:00tan : elkarrizketa zerrendaren bidez abisatu etorri nahi duzuenez (zehaztu auto bat duzuenez eta zenbat lekurekin).

Jean Stéphane DEVISSE-ek animatutako mintzaldia

WWF erakunde internazionalean, klima aldaketa, energia eta lurralde antolaketa lan sailetaz arduratzen da Jean-Stéphane DEVISSE. Ingurumenaren babesaren alde haritu da luzaz Orx erreserba naturaleko zingiran, kontserbadore gisa. Gobernuz Kanpoko Erakundeen (ONG) kudeatzailea izan zen ere Ingurumenaren Grenelle delakoaren denboran, 2007 urtean.

Copenhague-etik Mexiko-ra, pentsamolde globala eta ekintza zuzena !

« …
Copenhague-eko gailurrak klima aldaketaren kontrako borrokaren oinarri sendoak plantan ezarri behar zituen… Azkenean, geopolitika kurtso handi bat besterik ez da izan, munduko buruzagi nagusiek ez bait dute lortu elgar haritzea hitz harmen amankomun bat osatzeko eta izenpetzeko. Porrotak ez du borroka geldituko. Lurraldeek dute orain gakoa, indarrak bilduz, berezitasunak baliatuz, gizon emazteen ezinbesteko parte hartzea sustatuz. Lanean jarri behar gira aldaketa hori nola egingo dugun asmatzeko.
… »

Mintzaldia deneri idekia, sartzea urririk.

Xehetasunak: Bixente EYHERABIDE (06 74 51 89 60)

Orroit : asteart huntan 18:00tan, Klimaforumeko hitzarmenaren analisia kolektiboa, Bizik izenpetzen duen edo ez erabakitzeko.