Euskal Herriko Laborantza Ganbara : Mobilizazioaren garaia da

40 pertsona bildu dira Bizi!k antolatu Euskal Herriko Laborantza Ganbararen proiektua eta historiari buruzko bilkurarat, Michel Berhocoirigoin laborariak animaturik.
EHLG elkartearen kontrako dei auziari begira mobilizazio deia zabaldua izan da.

2 hitzordu nagusi :
-urtarrilaren 31an igandearekin 11:00etan Baiona ttipian (Pelletier-Chaho plazan) : Mutxikoak EHLGren sustenguz eta ondotik zintzur bustitze herrikoia

-otsailaren 6an larunbatarekin 11:00etan Baionako herriko etxearen aintzinean : gizakate erraldoi bat osatzeko elkarretaratzea, René Cassin Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren egilearen sortetxea eta suprefetura lotzeko, elkarteen eskubideen errespetatzea eta EHLGk bakean bizi eta lan egiteko eskubidea duela aldarrikatzeko!