Amalurraren suntsiketa eta injustizia sozialaren kontrako kontzertua!

Azaroaren 21an, larunbatarekin,
arratseko 20:00etan
Hazparneko Ttattolan kontzertua!

Sartzea: 5 € 22:00k aintzin, 7 € ondotik

Kontzertua

20:00 hitzaldi antzeztua «  Climat, alerte rouge ! » Mathieu Doray-rekin.

Matthieu Doray ingeniari agronomoa da, itsas ekologian doktoratua.

IFREMERean lanean ari da eta ATTACeko “Klima” lan taldean ere

22:00 : Kontzertua The Hyènes, Estricalla eta Totem taldeekin

Erakus mahainak eta taloak 20:00etarik goiti…

Bizi!k antolaturik

www.copenhague2009bizi.org

Amalurra salba dezagun !

[:]


Izotz kapeluen lokadura, itsasoen heinaren igaitea, eko-sistemen suntsiketa, basamortuen aintzinatzea, ur edangarriaren agortzea, gertakari klimatiko bortitzak, horiek dira beroketa klimatikoaren lehen ondorioak, gaurdanik ikusten ditugunak Lur guzian zehar.

Berrehun urtetan bakarrik, ekoizpen sistema kapitalistak klima eta funtsezko oreka ekologikoak hankaz gora bota ditu, hainbestetaraino non gizateriaren parte haundi bat eta zibilizazioa lanjerrean emaiten dituen gaur egun. Hori guzia gertatzen da sekulan hain haundiak izan diren ezberdintasun sozialak emendatuz, gosea eta miseria areagotuz, eta populazioak gero ta gehiago prekaritatean murgilduz.

« Gorapena gorapenarendako » edo « beti gehiago ekoiztu » ideia zentzugabeetan oinarrituz, naturaren baliabideak eta absorzio ahalak amaigabeak ez izanik ere, sistema horrek bere mugak hunkitzen ditu bainan entseatzen da hala ere segitzen, gu denak lanjerrean emanez.

Atxemaiten dituzten aterabide faltsuek (bio-erregaiak, auto elektrikoak, energia nuklearra, petrolio mota berriak, oihan eta lurren pribatizazioak) arazoari egiazko erantzuna emaiteko sistemaren ezgaitasuna erakusten dute. Munduko zientifiko adituenen aholkuak kondutan ez hartzea zinez larria da. Bainan berdin du « goazen aintzina » diote, segi dezagun ahal bezain bat etekin egiten ekonomia eredua aldatu gabe oraino 10 edo 20 urtez, bost axola dena zartatzen bada gero.

Alta dena jokatzear da heldu diren 10-15 urteetan! Edo sistema errotik aldatzen dugu, edo biharko mundua ikaragarrizko gabezi et basakeriez egina izanen da.

Deus aldatzen ez bada, posible litaizkeen gertakari katastrofikoetaz jakinean izanik ere, elite nagusiek ez dute uko eginen sistema eraileak emaiten dizkien abantailei, norbera ez bada irmoki mobilizatzen.

Iragarpen txarrenak eta aldaketa klimatiko ezin geldituzkoa saihesteko, gertatzen denaren ulertzeko eta mobilizatzeko garaia da. Beste munduak posible dira, eraiki ditzagun!

Bizi !