Igandeko lanaren kontra: Baionako Intermarché-an Bizi!ren ekintza!

Bizi! Mugimenduak igande honetan, azaroaren 15an, bortxa gabeko eta humorezko ekintza bat burutu du Baionako Intermarché-aren igande goizetako idekitzea gaitzesteko!

2

3

[:]

Esku paperei esker bertan zabaldua izan den Nicolas Sarkozy-ren dei parodiko bati erantzunez, 40 militante etorri dira 11:00etan  beren igandetako ohiturazko denbora pasen edo aisialdien bizitzeko Baionako Hayet bidean den Intermarché-ra: goizetako lo goxoa egitera, petanka jokoa, roller eta bizikletak erabiltzera, badmingtona ere, lasai egoitera zintzur bustitze eta landa-bazkarien inguruan. Supermerkatuko atalak egoera bitxi bezain lehergarri andana baten eszenatoki bilakatu dira, eszena guziek nahi zutelarik Errepublikako Lehendakariaren “gehiago lan egin, gehiago kontsumitu, gehiago satsutu” deia gaitzetsi.

Bizi!k molde honen bidez nahi zuen lan baldintzen txartzea eta familia eta lagun giroko bai eta ere kultur edo kirol elkarteen topaketa denboren murriztea edo izaitea bera kolokan ezartzea gaitzetsi!

Bizi!k ber momentoan salatu  gurpil zoroa den “gehiago lan egin, gehiago kontsumitu, eta beraz gehiago satsutu” logika. Gaur egun arrunt dramatikoa da egoera hori zeren planetaren oreka ekologiko haundi guziak gorrian dira eta ondoko galdera pausatzen da “ Zer mundu utzi nahi dugu gure haurrei?”.

Bizi!ren manifestarien bozeramailea den Nicolas Ducolombier-en arabera, “gure herritar-kontsumitzaile egin beharra da, igandetan idekiak diren supermerkatuen boikotatzea, bertan erosketen egitea errefusatuz, ez bakarrik igandetan, baina ber maneran ere asteko beste egunetan!”.

Bizi!ko militanteek eman diote Intermarché-ko zuzendariari gutun bat, non galdegiten duten hitzordu bat “gai  funtsezkoa den igandeko lanaz elgarrekin eztabaidatzeko”.

Eta ez ahantz, Bizi!ren datorren ekintza : http://www.copenhague2009bizi.org/?p=852&lang=eu

AP1130711

AP1130701

AP1130793

P1130782

P1130769

P1130757

P1130729

P1130724

P1130711

P1130703

P1130701

P1130695

P1130683