“J’accuse”: epaiketa gibelatua

Zazpi militante epaitu behar zituzten gaur, 2024ko martxoan Korrika Irun eta Hendaia artean iragaitean 36 etorkini Bidasoa zeharkatzen laguntzeagatik.  Epaiketa urriaren 7ra arte gibelatua da, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak abokatuek aurkeztutako galderak aztertzen dituen arte.  

2500 pertsona manifestatu dira Irundik Behobiara, Hendaiatik pasatuz, joan den igandean, BIZI kide duen “J’accuse” kolektiboaren ekimenez.  Orain arte, 3500 auto-inkulpazio baino gehiago bildu dira Migrazio politikak salatzen dituen kanpaina horretan. Euskal Herria harrera lurra da. Elkartasuna ez da delitua!