Klima, justizia soziala: bortizkeriarik gabeko estrategiak, borroken irabazteko

Hitzaldia, otsailaren 18an, asteartearekin

Zer puntu komun dituzte Gipuzkoako  etxez-etxeko zerbitzuko langileek eta Macronen potreten bahitzaileek? Hondamendi klimatikoak mundu osoan errealitate zehatz bilakatzen ari diren bitartean eta politika globalak erronkari buru egiteko urrun direlarik, irabaziak izan diren bortizkeriarik gabeko borroken ikasgaiak, gogoeta gai onak dira plantan eman behar diren estrategiei buruz aitzinatzeko.

Gipuzkoan, azken urteotan, ELA sindikatuaren laguntzarekin, soldata-desberdintasunak salatzeko antolatu dira etxez-etxeko zerbitzuko langileak. Lanbide prekario eta gutti sindikalizatuen barnean botere harreman kolektiboaren eraikuntzak ahalbidetu du, greben laguntzaz (batzuetan 6 hilabete arte!), hainbat sektoretan garaipenak lortzea. Irakaspenez aberatsak diren garaipen sozial eta feministak, Aintzane Orbegozo ELA sindikatuko Funtzio Publikoaz arduratzen den Federazioko zuzendaritzako kideak gurekin partekatuko ditu.

Bortizkeriarik gabeko borroka, klimaren mobilizazio dinamika berrien hautu estrategikoa ere izan da. Zerga-iruzurra praktikatzen ari diren bankuetan aulkiak bahitzea, alternatiben herriak, klimaren aldeko martxak, herriko etxeetan presidentearen potreten kentzea: azken hamarkadan mugimendu klimatikoaren indartzean lagundu duten hainbat dinamika sortu dira. Jon Palais, Biziko militanteak eta Alternatiba eta ANV-COP21eko sortzailetarikoak adibide hauetatik atera beharreko ikasgaiak partekatuko ditu, mugimendu honen indartzeko eta garatzeko hausnarketaren segitzeko.

Bizi eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturik

Sartzea urririk

Itzulpenak FR->EUS eta EUS-FR segurtatuak. Izen emateak azkarki aholkatuak dira

  • Aintzane Orbegozo, ELA sindikatua (Gizalan sektore publikoko federazioko zuzendaritzako kidea)
  • Jon Palais, Biziko militantea, Alternatiba eta ANV-COP21 mugimenduen sortzailetarikoa, “Borroka guztien ama: Klima-belaunaldiarentzako ekintza-estrategia” liburuaren autorea