Martxoaren 12an, larunbat honetan: zatoz Baionara, klimaren eta justizia sozialaren alde manifestatzera!

Sartu taldean izena emanez hemen: https://forms.gle/pH8VE1BFGJ9UUkGf9

2022ko urtarrilean, Don’t Look Up filmak paralelo argi eta beldurgarri bat egin du klima-aldaketarekin eta azken honek gure bizitzetan dituen ondorio katastrofikoekin. Hainbat erronka nagusi eztabaida publikoan ezartzea ahalbidetu du: IPCCren azken txostenaren 2. atala argitaratzen den unean, orain, larrialdi klimatikoa ukaezina da. Baina egia zuzenki begiratzeko ordez eta beren ardurak asumitzeko ordez, buruzagi politikoek eta multinazionalek nahitara beste aldera begiratzen dute edo etorkizun justu eta jasangarri baten esperantza sabotatzen! 

Zeren bai, frantses Estatuan 2022an, jendarteek inoiz ezagutu duten mehatxurik handiena, hauteskunde garaiaren erdian girelarik eta gure etorkizuna jokoan delarik, ez da aipatzen. Klima eta justizia sozialaren aldeko mobilizazio eta ekimenak azken urteotan sekulan bezain indartsuak izan direlarik, eztabaida itoa da osasun krisiak eta hautagai zonbaitzuk bultzatutako polemikekin.

Ez ditzagun utzi gure eskubideak eta gure etorkizuna hondamendira eramaten gaituztenetaz bahituak izaiten.

Krisi klimatikoari eta sozialari aurre egiten ahal dugun bakarrak eta behar dugun aldaketa handia eragin dezaketen bakarrak, gu gira. Inoiz baino gehiago erraten dugu “Ireki ditzagun begiak!” eta gure etorkizuna gure esku har dezagun.

Beren pasibotasun arduragabearekin, gobernuek ezin dela ezer gehiago egin erraten digute. Hori ez da hala.

Borondatea badugu ekin dezakegu.

Gure bizitzak aldatzen ahal ditugu orain.

Denentzat etorkizun justu eta iraunkor bat eraikitzen ahal dugu.

Arduradunak ordain arazten ahal ditugu.

Eta ondoko 5 urteak erabakigarriak izanen dira egoera zuzentzeko.

Ireki ditzagun begiak eta denetan atera gaitezen karrikara martxoaren 12an!

*Look up: goiti so egin!