BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Marie-Christine Lagrange – Zato gurekin!

Zerk bultzatu zaitu begirale ekologiko izaitera?

Bada berrogeita hamar urte kasik badudala engaiamendu ekologiko bat osasun arloan (amiantoa, nuklearra, pestizidak, elikagaiak). Eginkizun hau onartu nuen pentsatuz hautetsiengandik hurbilago izaiten ahalko nintzela, Maulera etorri berria izanik.

Zein da zure egitekoa?

Misioa da Itunaren zazpi puntuen inbentarioa egitea eta entzunen ditudan aldaketak segitzea. Horretarako, Herriko Etxeko agiriak aztertu ditut, Herriko Etxe berriak proposatutako “engaiamenduen jarraipena” batzordean sartu naiz, herriko kontseiluetan parte hartu dut eta Herriko Etxearen erabakien hedapen publikoa lortu dut.

Zein dira lehen ihardokitzeak?

Gertatzen da Herriko Etxeak «Agenda 21» egintza egitasmoa ukan duela eta neurriak badira energi-ekonomia arloan, pestiziden erabileran eta hiriaren erdigunean bizikletendako zirkulazio segurtatu baten alde. Ikastetxeko zubian zen bizikleta bidearen kentzea auzapezak hartutako engaiamenduen urratzearen eta are gehiago bakarkako autoaren alde egiten duen politikaren seinalea izan da.

Zer ekartzen dizu mota honetako engaiamenduak?

Lapurdiko eta Nafarroa Behereko ekintzaileen presentzia aktiboari esker, klimaren eta justizia sozialaren aldeko etsipena gainditu dut: engaiamendu kolektiboa mobilizatzailea da!

Ildo horretatik, gaur egun Bizi Xiberoarekin (hots Biziren Zuberoako tokiko taldearekin) eta bertako hainbat bizilagunekin ari naiz lanean, delako «Voie de la Soule» proiektuaren alternatiba sustatzeko Departamenduko Kontseiluari aurre eginez. Gure ustez, antolaketa hori ez da nahikoa izanen bi herri horiek segurtatzeko, eta larria izanen da Maule-Sauveterre trenbide zaharraren bide berdearentzat, 3 hektara inguru artifizializatuz 6 milioi euroko (zergarik gabe) neurriz kanpoko prezioan, minutu bat baizik irabazteko. Bizi Xiberoarekin, 2014an taldea sortu zenetik, joan-etorri eztien aldeko apustua egin dut, bereziki Maulen eta inguruetan bizikleta loturen bideragarritasunari buruzko ikerketa eginez. Hau 2018an eta 2019an Mugikortasunen Sindikatuak bere aztertutako eskeman sartu du Zuberoa osorako.

Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, herritarrak engaiatzen dira begirale ekologiko moduan Herriko Etxeek eta Hirigune Elkargoak beren Metamorfosi Ekologiko engaiamenduak errespetatzen dituztela segurtatzeko. Espezie batzu begirale ekologiko  deitzen dira zeren beren sentsibilitatea bizi diren ekosistemen mailan diren aldaketen adierazle goiztiarra da. Sagarroien kasua da eta hauek bezala, Hitza Hitzeko begiraleek beren Herriko Etxeen ekosisteman beren ekarpena egiten ahalko dute: edo argitara emanez aitzindari diren herri batzuren ekintza eredugarriak, edo bere bizilekua arriskuan emaiten duten klima suntsitzaile diren proiektuetaz abisatuz. Ekiteko gogoak animatzen zaitu? Biziren Hitza hitz lan taldearekin harremanetan sartu: hitzahitz@bizimugi.eu

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: