Macron atera dezagun: 6 militante deituak, elkartasuna!

Asteartean, apirilaren 9an 8:30etan, elkartasun elkarretaratzea Baionako polizia-etxe aitzinean

Baiona: Bizi!ko 6 kide «talde ohointza» akusazio pean deituak izan dira

Astearte honetan, apirilaren 9an, Bizi!ren 6 ekintzaile deituak izan dira Baionako polizi-etxera «talde ohointza» akusazio pean Ipar Euskal Herrian azken aste hauetan burutuak izan diren lehendakari potreten deslotzeen ondorioz. Bizi!k dei bat luzatzen du kide hauen sostengatzeko elkarretaratzera hurbiltzera, astearte honetan 8:30etan Baionako polizi-etxe aitzinean, bertara lehenak deituak direlarik 9:00etako.

Orotara, otsailaren 21etik geroz 4 lehendakari potret deslotuak izan dira Ipar Euskal Herriko hainbat Herriko Etxeetan: bat datorren agorrilean G7ari ongi etorria eginen dion Biarritzeko herrian, eta beste hiruak, Ipar Euskal Herriko 3 hiriburu historikoetan, Uztaritzen, Donibane Garazin eta Maulen.

Ekintza sinboliko horiek, begitarte agerian jokatuak izan dira eta beren helburua da Macron lehendakaria alta Frantziak izenpetu zituen Pariseko Klimari buruzko Akordioaren helburuetarik nola deslotzen den gaitzestea. Zehazki nahi dute irudiztatu Macron-en politika klimatiko eta sozialen hustasuna.

Nahiz eta %100 bortizkeriarik gabekoak izan, badirudi ekintza horiek anitz min egiten dutela gobernuari, azken honek izariz kanpoko moldean erantzuten duelarik: 4 ministroren ihardeste ofiziala, terrorismoaren aurkako aferetaz ari den bulego baten esku uzteko xedea, Estatu mailako manuak segurtasun indarrek presioa eman dezaten auzapezen gan azken hauek salaketa egin dezaten, beren hedabideentzat lehendakari potreten deslotze ekintzak jarraitu dituzten kazetarien deitzea «talde ohointza» akusazio pean; horrek Kazetarien Nazio mailako Sindikatuaren protesta ofiziala sortu duelarik. 43 militante deituak izan dira, haietarik 23 atxiloturik egon direlarik, 17 miatze eta jadanik 4 auzi finkatuak dira, maiatza eta iraila artean hauetan ANV-COP21eko 20 ekintzaile agertuko direlarik.

Hemen, Historiak atxikiko du, alta klima aldaketaz eta ozeanoen goititzeaz bereziki mehatxatua den Biarritze hiriko auzapezak, klimaren nahasmenduaren arduradunen kontra arizaiteko ordez nahiago izan duela deiadar joleen kontra salaketa egin.

Lehendakari potreten deslotzeek segituko dute sekulan baino gehiago zeren %100 bortizkeriarik gabeko jokamoldeak dira eta argi uzten dute gaur egungo egoeraren bidegabetasuna eta alde onartezina non gobernuaren geldirik egoteak kondenatzen gaituen sekulan ezagutua izan ez den hondamendi humanitario batera. Han artean, ekar dezagun gure elkartasuna eta sustengua astearte honetan, apirilaren 9an deituak diren deiadar joleei, 8:30etan Baionako polizi-etxe aitzinean elkarretaratuz.

Sinboloak defendatzen dituzte, guk bizia defendatzen dugu!