Zer berri 2019an? Erabaki hartzaileen aldetik, larrialdi klimatikoari eta aurreikusten diren krisiei aurre egiteko, kontzientzia hartze izpirik ere ez. Baina, herritarren aldetik, sozial eta klimaren arloan, bada mugimendu! Greta Thunberg-ek zioen bezala COP24aren garaian «Ikusiz gure arduradun politikoak haurren gisan ari direla, duela aspaldi hartu behar zituzten ardurak hartuko ditugu! Hona etorri gara aldaketa martxan dela errateko, haiek nahi izan ala ez». Jaka horien mugimendua injustizia sozial eta fiskalen kontra, 2 mililioi izenpetze klima aldaketaren aitzinean, gobernuaren ekintza eskasaren kontra, justizia alorrean ekintza baten sustengatzeko, klima suntsitzaileak diren banku handi zikinen gaitzesteko garbiketa militanteak… Denek ekin behar dugu. Izan ere, +1,5°Cko mundu bat, ez baita +2°Cko mundu bat bezalakoa izanen. Gradu bakoitzak baditu bere ondorioak.
Jan 15 2019