Kriz, 48 urte, Albi

Bizi! abertzaletasuna eta internazionalismoa, justizia soziala eta klimatikoa, ekintzan profesionalismoa eta lagunarte eta prestakuntzan onginahiaren artean neurri zuzenean kokatzen dela iruditzen zait.
Badu orain 7 urte, Bizi!ko grafista gisa, elkartearen borroketan eta kanpainetan laguntzen, eta ene indar guzia ekartzen saiatzen naizela. Ene bizitza proiektuetan betidanik “aktibismo politiko” ikusmolde bat izan dut, oso goiz euskal rockarekin hazia. Euskal Herria ene biziaren giltzarri bat bilakatu da. 2012 urteko udaberrian Bizi!ko atea zabaldu dut indartsu eta konbikzioz beterik, baina uzkurtasun zerbaitekin ere! DEMO mugimenduak markatu ninduelako egin dut. Bortizkeriarik gabeko borroka eta ekintza erradikala forma berdintsukoa, Bizi! abertzaletasuna eta internazionalismoa, justizia soziala eta klimatikoa, ekintzan profesionalismoa eta lagunarte eta prestakuntzan onginahiaren artean neurri zuzenean kokatzen dela iruditzen zait.  Euskal Herri Burujabe baterantz joateko proiektua, Bizi!n dudan engaimenduaren bideak oso ongi laburbiltzen du. Horregatik garrantzitsua iruditzen zait Biziren egunerokoan eta komunikazio kanpainetan euskara goraipatzea. Uste dut Euskal Herrian aireak zerbait berezi duela, beharbada, sinpleki, herritarrek aspaldi beren etorkizuna beren esku hartu dutelako. Gora gu ta gutarrak!