BIZI eta CADE-ek beren bat egitea erakusten dute

Konduan hartuz dituzten  osagarritasun eta bat egiteak, BIZI eta CADE duela gutti topatu dira bi erakundeek elkarrekin aitzinatzeko duten borondatea adierazteko.

Argi diren elkarrekiko estimu eta errespetuan, bi elkarteek kontsideratu dute, bakoitzak bere aktibitateak bere izenean burutzen jarraitzeaz gain, beren konbergentziak areagotzen ahal dituztela, haien eraginkortasuna hobetuz eta beren arteko harremanak indartuz.

Bi elkarteek jadanik badituzte kide amankomunak. Gaur egun bi elkarteek bururatu dute BIZI-ren kidetzea CADE elkartean eta CADE-eko bulegoko kideen kidetzea BIZI elkartean.