Lan taldeak bi lan ildo nagusi ditu. Lehenik, herritarrak sentsibilizatu nahi ditu aztarna ekologikoa ttipitzeari buruz. Horrek erran nahi du eragin haundia duten eta errex aldatzen ahal diren eguneroko kontsumitzeak behar direla gaitzetsi, bai eta ere greewashing-ean enbalatuak diren aterabide faltsuak, supermerkatuetan burutuak idren ekintzen bidez, adibidez. Alternatiba zehatzak ere proposatuak dira hobeki kontsumitzeko, hala nola diruzko edo sal/eroste sistematik kanpo diren edo tokiko aterabide jasangarriak diren urririk den PEPS-a (Prestatze Ekologikoak Partikular Solidarioen artean) eta “10 ekohiritar erreflexu, eta ez kario!” eskupapera.
Horrez gain, jakinez edozoin kontsumo materialek hondarkinak sortzen dituela, kopuruen ttipitzea etorkizun haundiko aterabidea da. Lan taldea intersatzen da San Francisco-n arlo hortan den ereduari eta Zero Zabor politikari Hegoaldean, non Usurbil eta Hernaniren kasuan balorizazio tasa erreala %80era molde harrigarrian pasarazi duten besteak beste bio-hondarkinen edo zabor organikoaren bilketa atez ate antolatuz. Iparraldean horrelako eredua martxan ezartzea gure helburuetarik bat da.
Bizi!ren web gunean, PEPS-ari buruzko informazioak, 10 ekohiritar erreflexuak, Bizi!ren hondarkinei buruzko txostena, bai eta ere Zero Zabor filosofiari buruzko bideoa aurkitzen ahal dituzue.