Egin dugu ! Kadirak, ihes fiskalaren kontra jarririk

Otsail hastapenean, Le Monde egunkariak HSBC bankua salatu zuen. Banku honek (beste anitzen artean) bere bezero aberatsenei halako ihes fiskalaren burutzeko ahala eman die non, 6 hilabete barne, estatuaren buxetek 2,5 miliar galdu baitituzte. Bankuen metodo horiek 60 eta 80 miliarren artean gosta zaizkie diru iturri publikoei. Miliar horiek honenbeste zerbitzu publiko gutiago dira, zerga ordaintzaile arruntei kenduak. Aldi berean, zerga ordaintzaile arrunt horiei zorroztasun politikoak inposatzen zaizkie. Aski da !!

Bizi recupère des fauteuils de l'agence HSBC

Orduan, otsailaren 12an, Bizi!ko militanteak Baionako HSBC bankuraino joan dira, beren tixertak jantzi dituzte eta agentzia horretako 8 kadira bahitu dituzte, inguruko jendearen esku zartek lagundurik. Bai, lepo-zuri, gorbatadun, langile edo langabe, jende guzia hunkia da. Beraz, sustengu mezu horiek erakusten ote dute jendea okaztatua dela eta onartezina, azkenean, den bezala ikusia dela ? Aldeko erreakzioen ahobatezkotasunak, egintza horren oihartzunak eta hartu duen indar sinbolikoak hori pentsarazten digute.