Ekainaren 13ko Baionako Alternatibaren Biltzar Nagusirako gomita

Joan diren urriaren 5 eta 6an iragan Baionako Alternatiba prestatzen eta muntatzen lagundu duten 500 beneboloetakoak zarete. Egun horietan, 12 000 pertsona bildu ziren klima nahasmenduari buru egiteko jadanik dauden alternatibek eraiki dezaketen mundua agerian emateko.

Egun hartatik, Alternatibaren oihartzuna etengabe zabaltzen da, eta gaur egun berrogoi bat Alternatiba, alternatiben herrixka dira frantses estadoan eta beste leku anitzetan antolatzen ari: Parisen, Bordelen, Lillen, Bruselasen, Genevan, Hego Euskal Herrian, Kortsikan… eta baita Tahitin ere!

Alternatiben Europar mailako koordinaketa bat sortua izan da joan den otsailaren 22an, Nantesen dinamika honen segida kudeatzeko maila orokorrean, Parisen, 2015eko abenduan iraganen den COP21 nazio arteko gailur garrantzitsua arte.

Baionako Alternatiba, COP21-i begira klima urgentziari buruzko mobilizazio dinamika berri baten aldeko gertakari sortzaile bat bilakarazteko xedea lortu dugu beraz, horretaz harro izan gaitezke! Beste behin ere, milesker deneri, zuen engaiamendu kolektiboari esker baita etorkizun handiko fenomeno hau antolatu ahal izan.

Ekainaren 13an, ostiralarekin, 19:00etan Baionako IUT-ko anfi handian iraganen den Baionako Alternatibako beneboloen biltzar nagusira gomitatzen zaituztegu gaur. 

Ondoko helburuak izanen ditu biltzar honek:
– Baionako Alternatiba egunak, europar mailan, baina ere lekuan berean abian ezarrarazi duen guzia aurkeztea,
– Bizik beste 60 erakunde baino gehiagorekin COP21-i begira burutzen duen lana aipatzea,
– Sokoako Alternatibaren antolatzeari buruz aipamen bat egitea
– Baionako Alternatibako ordezkariek, Europako Alternatiben Koordinaketaren karietara eramanen dituzten iritziak zehaztea. Koordinaketa hau… Baionan iraganen da datorren ekainaren 21ean, larunbatarekin.

Biltzar nagusi hau aitzin, aperitifa bat eskainia izanen zaizue 17:30etatik goiti Manu Robles-Arangiz Fundazioan (jateko eta partekatzeko gauza onak ekar, beldurrik gabe!). Aperitifa leku berdinean luzatuko da BN-aren ondotik.

Milesker zuen partehartzea baieztatzea Baionako Alternatibako helbidera:bayonne@alternatiba.eu

bdobizialternatiba2