Bilkura bat antolatua da martxoaren 3an, ostegunarekin, 19:00etan Sankara ostatuan (Xaho kaiaren 22an) Bizi-ko tokiko talde bat sortzeko Baiona hiri-barnean.
Honen xedea, Baiona Handi eta Ttipian lan egitea izanen da:
– eguneroko bizi solidarioagoa, ekologikoagoa, autonomoagoa… lortzeko asmoz alternatiba konkretuak bultzatzeko: Baiona Hiri-barneko AMAP baten sortzea, Sankara mailegu sozial eta ekologiko gunearen garapen eta jendarteratzea, jakintza trukatze sarea, atelier desberdinak (pirripita konpontzeko, tokiko eta denboraldiko barazkiak sukaldatzen ikasteko, josten ikasteko…), S.E.L / T.T.S., konposta eta baratze partekatuak belaunaldien arteko elkartasuna azkartzeko…
[:]
– Podere publikoei antolaketa edo neurri andana bat galdegiteko: berina eta paper edukiontziak sailkapena sustatzeko, beirate bikoitzak ezartzeko ahalmena (arrabotsa eta energia enpoilketaren kontra) oinezkoen karrika eta plazak…
– Karrika gurea izateko: auzotegiko apairuak, kafe eta dute partekatua, palabrak eta elkarguneak lehenesteko, plazak antolatzeko (aulkiak eta jokoak haurrendako…),
– eztabaida eta kultur trukaketak eta bizilagunen auto-antolatzea lehenesteko : eztabaida gaualdiak edo liburu aurkezpenak Sankaran, liburu eta jostailu trukaketak,
– Bizi !-ren kanpaina orokorrak Baiona hiri-barnean eramateko (ekologia eta sozial arloan arduragabekeri osoan diharduten bankoetatik joateko, kontsumitze arduratsuaz, autoari alternatibak ekartzeko, gehiago irabazteko gehiago lan egitekoaren kontra ekiteko, klima berotzea eta petrolio merkearen bukaera bezalako gaiei buruz).
Hau guziak edo honen zati batek interesatzen bazaitu, bilkurara hurbiltzeko ongi etorria luzatua zaizu. Zure inguruan aipa ezazu lasai! Martxoaren 3ra beraz!
Agur bero, ekologiko eta solidarioak!
Claude, Dany, Eugénie, Malika, Peio, Txetx