Euskal Herrian, eta edonon, Abiadura Haundiko Trenbideari EZ!

Bizi_logo

Bizi! Mugimenduak deitzen ditu bere kide eta laguntzaile guziak larunbata honetan, urriaren 17an, arratsaldeko 17:00etan Baionan AHTrenbide proiektuaren aurka iraganen den manifestaldian parte hartzera.

Proiektu horrek erakusten du lurralde antolakuntzaz eta garraioen gaiaz arduradun diren pertsona ezberdinek zein heinetan ez duten ulertu oraino zer izanen diren gure jendarteak datozen 5 hamarkadetan.

Erregai fosilen eskaste programatuak, bai eta ere lehen gai nagusi batzuenak, klima aldaketaren kontrako borrokak eta berekin dakarzkien berotegi efektuko gas isurketen baitezpadako ttipitze masiboek, sakonki aldatuko dituzte gure ekoizpen, kontsumo, garraio eta lurralde antolaketa moduak.

[:]

Pentsatzen dutenek Klima Aldaketaren kontra arizaitea dela hegazkinezko garraioen merkatuaren zati bat AHTri buruz desbideratzea, ez dute datozen aldaketen zinezko neurrien konzientzia zehatza hartu. Garroiari dagokionez, historikoki bukatu da “beti urrunago, beti fiteago eta gero eta usuago”-aren garaia. Ekonomiaren eta aisaldien ber tokitzearen bai eta ere garraioari alternatiben garatzearen garaia da (tele-lanari bai eta ere hitzaldi transmisioei esker). Ezin dugu jarraitu biharko lurra antolatzen iraganeko munduko programa berdinekin. Notre Dame des Landes-eko aireportutik, Pau-Langon autopistara, AHTrenbide proiektu hortarik pasatuz, lehen bezala jarraitzeak zinez errealitateari uko egitea erran nahi du. Konduan hartuz zer hondamendiak azalduak diren deus ez bada sakonki aldatzen, jokamolde zahar horiei jarraikitzea sinpleki kriminala da.

AHT batek bidaiari bakotx tren normala bat baino 3 aldiz gehiago kontsumitzen du eta berotegi efektuko gas isurketa askoz ere haundiagoa egiten du (trakzioaren bidez eta bide berrientzat egin behar diren oihan mozketen gatik, tren normalak jadanik hor diren bideak erabiltzen ditu eta). Horrek sortzen du lurralde antolakuntza ezin jasangarri bat.

Bizi!k bidaiarien treinezko garraioari bai dio, hegazkinezkoari baino gehiago, eta merkantzien treinezko edo itsasontzizko garraioari bai dio, bidezkoari baino gehiago. Baina treinen abiadura behar da finkatua izan 200-220 km orduko eta treinak jadanik hor diren trenbideetarik iragan behar dira.

Laster behar da garraiotuak diren merkantzien bolumen orokorra ttipitu ekonomiaren bertokitzeari esker, eta bereziki laborantza ekoizpenen kasuari lehentasun absolutoa emanez. Garraioaren beharra baitezpadakoa duten merkantzientzat beharko dira edukiontziak erabili. Bizi! harritzen da nolaz edukiontzi horien ordez, aurre iritziak direla medio, Modalohrs bagoinak erabiliak diren bertan kamionak osoki igotzen direlarik. Konduan hartuz “trenezko autopista” hori edozoin kasutan edukiontzien hautua baino karioago dela eta interes ttipiagokoa dela, Bizi!k galdezketak baditu hautu hortan agertzen diren interes pribatuei buruz.

AHTrenbideak galdatuko duen diru-ezartze erraldoiak, ahalak ttipiaraziko ditu merkantzien treinez garraiatzearen, tokiko trenbide hurbilen, eta ekologikoki jasangarriak diren beste ainitz engaiamenduren garapenari!

Euskal Herrian eta edonon, Abiadura Haundiko Trenbideari EZ!

Jada hor diren trenbideen modernizazioari BAI!