2012ko legebiltzarreko hauteskundeak:Bizi!k Euskal Herriko hautagaiak aldaketa klimatikoari eta energiaren krisiari buruz galdezkatu ditu

Ostirala honetan, ekainaren 1an, Bizi! mugimendu altermundialistako 5 ordezkarik prentsaurreko bat eman dute. Bertan aurkeztu dute Euskal Herrian legebiltzarreko hauteskundetan aurkezten diren hautagai guzier (salbu FN-ekoer) igorria izan den dokumento bat. Trantsizio energetiko eta klima aldaketaren borrokaren arloko 25 galderez egina da, hainbat proposamen konkretu eta zehaztuz osatua.

Jadanik 13 hautagaiek PS, Ekologistak, EHBai, NPA eta idenpendenteetakoek Bizi!ri beren erantzunak hel arazi dituzte, eta beste 10ek, UMP, Centre pour la France, PS eta Front de Gauche-eko koloreak defenditzen dituztenek, hitzeman dute ingurumenaren nazioarteko eguna den ekainaren 5a aintzin beren erantzunak hel araziko dituztela.

Ebaluaketa Lan Talde bat, Bizi!ko Koordinaketak izendatu duena, ekainaren 6an bilduko da, erantzun horien sailkatzeko, eta mugimenduak sailkapen taula bat plazaratuko du segidan eta molde zabal batean (prentsa, Iparraldeko milaka biztanleei zuzendutako mezuel igortze masiboa, sare sozialak, afitxaketak, etab. erabiliz). Hedatze lana jarraituko da bi itzulien artean, oraino kanpainan izanen diren hautagaiekin eta galdera ezberdinei egin dituzten erantzunekin.

Txetx Etcheverry-k Euskal Herriko bozkazaleak deitu ditu beren hautua egiterat batez ere gai zentral horietaz hautagaiek erantzun edo erantzun ez dutenaren arabera, «gure eta gure haurren geroaz ari baigira» gehituz.

Barth Camedescasse-k prentsaurrekoari bukaera eman dio, ekainaren 15etik 23rat Rio de Janeiro-n iraganen den RIO+20 eta justizia sozialaren eta ingurumenaren populuen gailurra kari Euskal Herrian, Bizi!-k eta ELA-k (hegoaldean gehiengoa duen sindikatuak) antolatuko dituzten mobilizazioak orroitaraziz. ELA eta Bizi!-ren ordezkaritza amankomuna Rio-n egonen da Populuen Gailurran parte hartzeko, 2011ko abendutik elgarrekin prestatzen arizan ondotik.

Ekainaren 5an astearta honetan, bi hitzaldi eta elgarretaratze bat antolatuak dira Bilbon eta Baionan, ingurumenaren nazioarteko eguna kari eta Rio+20-a kari mobilizatzeko deiari erantzunez (xehetasun gehiago: https://bizimugi.eu/?p=6203&lang=eu )

 

 

Galdeketaren aurkezpen gutuna behereko irudian klikatuz eskuratuko duzu:

Galdeketaren lortzeko behereko irudian klikatu:

[:]