
ELA eta BIZIko ordezkaritzak proposamen bateratuak egingo dituzte ekainaren 20tik 22ra Rio de Janeiron Ingurumena eta Garapen Jasangarriaren inguruko Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Goi Bileran, dagoeneko Rio+20 bezala ezagutzen dena. Garapen eredu jasan ezin honetan gutxi batzuen irabaziak gehiengoaren ongizatearen gainetik daude, merkatua bizitzaren gainetik jartzen duela, salatu dute.
Ekainaren 5an –ingurumenaren aldeko munduko eguna izanez- Via Campesinak deitzen du ekintzak burutzea munduan zehar Rio+20 karietarako nazioarteko mobilizazioaren bultzatzeko, horregatik ELA langile sindikatuak eta Bizi ! mugimendu altermundialistak bi hitzaldi eta elkarretaratze bat antolatzen dute Bilbon eta Baionan :
-Bilbon goizeko 9H30etan, deshazkunderi buruzko hitzaldi sindikala (Yayo Herrera, Ecologistas en Accion), burujabetasuneko elikadura (Esther Vivas, Izquierda anti-capitalista) eta klima-aldaketaren aurkako borroka (Adrien Kempf, Bizi !), ondotik elkarretaratze bat.
–Baionan arratseko 20H00etan (Paul-Bert plazako IUTan) :

gaiari buruzko hitzaldi publikoa, denei idekia.
Hizlariak :
–Geneviève Azam, ekonomi-hitzaldietan Maisu dena eta ATTACeko kontseilu zientifikoko kidea.
–Ainhara Plazaola, ELA sindikatuko ingurumen-sailekoa.
–Barth Camedescasse, Bizi !-ko koordinaketakoa.
(Ekainaren 15tik 23raino Brasileko Rion gertatuko den Gizarte eta Ingurumen justiziaren aldeko Herrien gailur alternatiboan, izanen diren ordezkaritzetan parte-hartuko dute 3 pertsona horiek)