Donald Trump kargutan ezartzearen egun sinboliko honetan X uzteko mugimendu masiboarekin bat egitea hautatu ginuen. X sare soziala Elon Musk-ek daraman eskuin muturreko ideologia neoliberal baten euskarri bilakatzen ari da.
Esatu Batuetako azken hauteskundeek bere algoritmoaren gaitasun kaltegarria erakutsi dute: berri faltsuak, klima-eszeptizismoa, gutiengoen kontrako herrara akuilatzea…
Gure balioen alderantzizkoa, tresna hau ez da gehiago egokia gure ekintzen eta gure eguneroko engaiamendua klimarekin eta justizia sozialarekin zabaltzeko. Horregatik X uzten dugu.
Gaurdanik harpidetu gure Bluesky eta Mastodon kontuei:
- @bizimugi.bsky.social
- https://mastodon.eus/@bizimugi