Portreta: Eneko, 25 urte, Baiona

Euskal Herriaren garapen positibo batean parte hartzen du Bizi!-k.
DEMO mugimendua ezagutzen nuen lizeoan nintzelarik, beraz, Bizi!-ren berri ukan nuen, naturalki, haren ekintza ikusgarriei esker. Bizi! taldearen borroka sozial eta klimatikoak gustatzen zitzaizkidan, eta inporta zitzaidan ere tokiko taldea izaitea. 
Ikasketen ondotik, banuen denbora emaiteko, eta “Jaka zan/k” taldean (talde logistikoa) eta Patxokiko taldean sartu naiz. Askotan egin behar diren gauzak egiten ditut : phoning-ak, kolaketak, trakten banaketak… Martxoan, Foro Sozial Mundialera joan naiz, Tunis-era. Han ikasi behar izan dut nire ikuspundua hobeki azaltzen, gauzak esplikatuz eta esplikatuz.
Eneko2
Bizikide naizenetik, hobeki ezagutzen dut Iparraldearen egoera. Ikusi dut nola plazarazten ahal ditugun arazo larrienak herria eta politikariak iratzarrarazteko, eta inportanteagoa : konportamenduak aldatzeko eta gizarte iraunkorragoa eraikitzeko proposamen konkretu anitz ezagutu ditut. Euskara aurrera eramaten du Bizi!-k, inportantea da niretzat. Komunikazioa (kasik) beti elebidunez egiten da eta horrela segitu behar da. Hobe litzateke euskaldun gehiago balira, baina badira ere Euskal Herrikoak ez diren pertsonak, euskara ikasten ari direnak… Bestalde, inportantea da ez bakarrik euskaldunak izaitea Bizi!-n, talde “hetsi” baten itxura ez emaiteko eta ahalik eta jende gehien biltzeko.
Nire ustez, Euskal Herriaren garapen positibo batean parte hartzen du Bizi!-k. Iparraldean ongi plazaratu duelako arazo klimatikoa eta bultzatzen ari delako arazo hori Hegoaldean ezagutua izatea.