2013ko irailaren 27an, IPCCak, Klimaren Bilakaerari Buruzko Gobernuarteko Aditu Taldeak, 5. txostena argitaratu zuen, gertatzen ari den aldaketa klimatikoaren egoeraz punduaren egiteko.
Heldu den urriaren 6an, Baionan, herritar mobilizazio anbiziotsu eta original bat antolatua da : Alternatiba, klimaren aldaketari buru egiteko egiazko alternatiba indibidualen, kolektiboen, lurralde eta sistema mailakoen herrixka bat. Milaka jende igurikatzen da. Hau da bere helburua :
– Larrialdi klimatiko egoeraren mezua zabaltzea, publiko zabala eta hautetsiak molde laster eta erradikalean gure berotegi efektuko gasen ttipitzeari sentsibilizatzea, nazioarteko akordio anbiziotsu, eraginkor, behargarri eta zuzenik ez izaitearen ondorio larrieri buruz dei egitea ;
– Desafio klimatikoaren larritasunak eta inportantziak sor ditzakeen ezintasun, suntsipen sentimendu efektueri eta eragin dezaketen desmobilizazioari buru egitea, aterabideak badirela, gure eskumenean direla eta enplegu, atsegin iturri eta jendarte zoriontsuago eta gizatiarrago baten ekarle direla erakutsiz;
– Klimaren mekanismoen behin betiko desorekatze larriaren saihesteko baitezpadakoak diren trantsizio soziala, energetikoa eta ekologikoa igurikatu gabe abiatzera deitzea.
Batzuek goraipatu aterabide zuzengabe, lanjeros eta eraginik gabekoetarik urrun (geo-ingeniaritza, JAO, agro-erregaiak, karbonoaren merkatuak, kalte-ordain mekanismoak, nuklearra, etab.), egunero milaka jendek, erakundek, arras arlo desberdinetan, klima aldaketaren sortzaile direnen aitzinean, milaka alternatiba gauzatzen dituzte.
Laborarien laborantza, kontsumo arduratsua, zirkuitu laburrak, ekonomiaren bertokiratzea, lanaren eta aberastasunen partekatzea, ekoizpenaren birmoldatze soziala eta ekologikoa, finantza etikoa, ura, lurra eta oihanak bezalako denen ondasunen defentsa, arrantza iraunkorra, janari-burujabetza, elkartasuna eta partekatzea, objektuen konpontzea eta birziklatzea, hondakinen murrizketa, garraiobide eztiak eta bidaia jasangarria, eko-arraberritzea, hirien zabaltzearen eta lurren artifizializazioaren kontrako borroka, laborantzako lurren begiratzea, bioaniztasunaren defentsa, energia urritasuna eta eraginkortasuna, energia klima bihurgune planoak, trantsizioan diren hiriak, ingurumenari sentsibilizazioa, eta abar: alternatibak badira, indartuak, garatuak eta emendatuak izaitea besterik ez dute galdegiten !
Bakotxak gure mailan, gauzak konkretuki aldatzen, gure dinamikaren azkartzen, kontziantza hartzearen bultzatzen, eta tokiko nahiz mundu mailan erabaki onak har daitezen indar harremana sortzen segitzen ahal dugu.
Hortarako, heldu den urriaren 6an igandez, Alternatiban izanen gira, eta gurekin etor zaitezten deneri dei egiten dizuegu.
http://alternatiba.bizimugi.eu
Lehen izenpetzaileak :
Euskal Herria : Arrapitz, Avenir Geroa, Berri-Otxoak, Bizi!, CADE, CCFD-Pays Basque, Desazkundea, EHNE Bizkaia, Eguzki Talde antinuklear eta Ekologista, Ekoliderrak Sarea, Ekologistak Martxan, Emazteek Diote, ESK Sindikatua, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, ELA Euskal Sindikatua, Fundación Traperos de Emaús de Navarra, Goiener, Koop57, LAB Sindikatua, Mouguerre cadre de vie, Mugarik Gabe, Mugitu, Paf!, REAS Euskadi, REAS Navarra, Sépanso 64, Solidaires Pays Basque, Terre Buissonnière, Terre & Humanisme Pays Basque, Txirrind’Ola
Frantses Estatua: 350.org-France, 4D, ACIPA, Aderoc, L’Âge de Faire, Agir pour l’Environnement, Aitec-Ipam, Alofa Tuvalu, Amis de la Terre-France, Amigos de la Tierra-Espana, ASPRO-PNPP, ATTAC-France, Avenir climatique, Biocoop, Cedetim-Ipam, Réseau Cocagne, Les Colibris, Collectif Roosevelt, Confédération Paysanne, Convergence citoyenne pour la transition énergétique, Coopérative de finance éthique, CRID, L’Écologiste, EcoRev’, Village Emmaüs Lescar, Enercoop, Énergie Partagée, Les Faucheurs volontaires, Festival des Utopies Concrètes, Fondation Copernic, Fondation Danielle Mitterrand-France Libertés, Fondation Nicolas Hulot pour la Nature et l’Homme, Fondation Sciences Citoyennes, Fédération Syndicale Unitaire, Fédération des Usagers de la Bicyclette, France Nature Environnement, Greenpeace, L’Heureux Cyclage, Mouvement pour une Alternative Non-violente, Miramap, La NEF, Les Petits Débrouillards, Reporterre, Réseau Féministe « Ruptures », Réseau Semences Paysannes, Résistance à l’Agression Publicitaire, Sakanako Garapen Agentzia, Silence !, Slow Food France, Réseau Sortir du Nucléaire, STEE-EILAS, SUD-PTT, taca, Terre de liens, Union Syndicale Solidaires, Virage-énergie IdF/Pays de Loire/Centre-Val de Loire/Nord Pas de Calais
, Les Z’indigné(e)s
Internazionala : CliMates, End Ecocide in Europe, EYES, Fiare, Friends of the Earth Australia, Source, Surfrider Foundation Europe
« Desarauketa klimatikoa areagotzen eta lastertzen ari da, oraindanik planetako populu behartsuenak eta epe ertain baten buruan bizitza zibilizatuaren baldintzak lanjerrean ezarriz.
Alta, beroketa klimatikoari buru egiteko konponbideak badira, trantsizio energetikoari buruzko bideak biderkatzen dira; jadanik elkarte, gizabanako, herri eta eskualde ainitz probatu dituzte munduan zehar. Milaka alternatiba horiek eguneroko gizarte neurritsuago, atseginago eta solidariago baten eraikuntzan parte hartzen dute.
Zatozte Alternatibara haien deskubritzera, Alternatiben herrixka Baionan (Euskal Herria), 2013ko Urriaren 13an gertatuko dena, IPCC edo klimaren bilakaerari buruzko gobernuarteko aditu taldearen 5. txostenaren argitaratzearen zenbait egunen ostean.
Elgarrekin, mundu hobe bat eraiki dezagun, erronka klimatikoa altxatuz ! »
Stéphane Hessel, Alternatibaren goixaitak, 2012ko abenduaren 19an
To see this call in English, please click here