2009ko agorrilaren 29an – Chronobus-ari Bai! Kopenage E-100

Prentsa agiria

Chronobus-aren ibilbidearen atxikitzeko eta zabaltzeko,

eta Kopenage 2009ko gailurreko E-100a azpimarratzeko

Bizi!k antolatutako txirrindulazko manifa arrakastatsua izan da!

Alda 36 - BigarrenOrria!

Bizi!Chronobus2009-08-29 041

Alda 36 - Una

150 pertsonek parte hartu dute Bizi!k txirrindulaz antolatu duen manifestaldian larunbata honetan agorrilaren 29an, Baiontatik Angelura joanez. Molde hortan Chronobus-a, autobusentzat eta txirrindulentzat den bide bereziaren atxikitzea, hobetzea eta zabaltzea galdegin dute!

Manifestaldiaren helburua zen ere tokiko ekintza batekin azpimarratzea Kopenagen klima beroketari buruz eginen den Gailurraren E-100 eguna. Gailur horren datarentzat 100 egun falta direlarik, Bizi!k nahi ukan du azpimarratu klima aldaketaren kontrako baitezpadakoa den borrokak gaurdanik eta hemen berean galdegiten digula gure ekoizteko, kontsumitzeko eta lurralde eta garraio antolaketak aldatzea.

BABko hautetsiek ere, alderdi ezberdinetakoek, parte hartu dute Bizi!ren elgarretaratzean besteak beste Jean-René Etchegaray, Monique Larran-Lange, Jean Lissar, Michel Veunac eta Daubagna eta Voisin jaunak, Angeluko herriko etxekoak. Azken hauek Angeluko Herriko Etxearen aitzinean den kioskoan errezebitu dituzte txirrindulariak eta hitza hartu dute Angeluko merkatari talde batzuk kritikatzen duten Chronobus-aren aldeko engaiamendua esplikatuz.

Bizi! Mugimenduak eskertu ditu hautetsiak beren parte hartzearentzat elgarretaratze hortan eta beren presentziaz baliatu da bi proposamen zehatzen luzatzeko :

1) BABn sortzea herritarren parte hartzeko gune bat non biztanle, erabiltzaile eta elkarteek hautetsi eta CABABeko ordezkariekin batean ikertzen eta eztabaidatzen ahalko dituzten Chronobus-aren hobetze eta zabaltzea bai eta ere autoaren beste alternatiba batzu: txirrindula, galdatuz lortzen ahal diren garraioak, « Pedibus » edo oinezko autobusa bezalako iniziatibak, auto elkar kidetza, ibilkarien guneak, etab.

2) Ikertzea garraio publikoen urririk izaiteko posibilitateak, lehen pausu gisa Chronobus ibilbidea urririk ezarriz. Guttienik dutener buruz aberastasunaren ber banatzearen estrategia honek, « Dena Autoz » bideak irudiztatzen duen xahutze ezin asmatuaren kontrako baitezpadakoa den ingurumen politikari atxikimendua haundituko dio!

Bizi!k konkretuki lehen pausu bat proposatzen du, gastu gutti edo ia gabekoa. Lehen bai lehen, ikertzea CABAB bezalakotsuak diren Chateauroux edo Aubagne hiri edo herri elkargoek nola lortu duten beren garraio publikoa osoki urririk eskaintzea herritarrei.

Bizi! Mugimenduak itxoiten ditu orain erantzunak plazaratu dituen bi proposamen konkretu horientzat.

Horrez gain, Bizi!k adierazi du agorrilaren 29 honetan, Iparraldean gaindi antolatuko duela bizikleta ibilaldi bat, 3 egunez, ostirala, irailaren 25etik, igandea irailaren 27ra, Mauletik Baionara, Iparraldean gaindi garraio publiko eta kolektibo eskaintza zabalagoaren aldarrikatzeko.

Bizi ! Mugimendua
22, Cordeliers karrika
64 100 Baiona
Tel : 05 59 25 65 52 / 06 14 99 58 79
info@bizimugi.org
http://www.copenhague2009bizi.org/