Biarritze urpean noizko?

“Biarritz uraren pean” Bizi! mugimenduaren ekintza,
klima beroketaren kontra eta gobernatzaileen gelditasunaren ondorio dramatikoen kontra

[:]

Harremanak:

bizimugi@gmail.com

Tel : 05 59 25 65 52

Facebook : bizi copenhague

Blog : www.copenhague2009bizi.org

[:]

Bizi!ren ekintza Biarritzeko Ama Birjinaren Arrokan!

EkintzaAma Birgina eta Jesus haurra3 banderoles + panneauxSkual tracte

Jakinez uztailaren 24a honetan europako energia eta ingurumen ministroak bilduak direla Suedia, Bizi! mugimenduko 20 militantek 18h00etan ekintza sinboliko bat bururatu dute Biarritzen.

Bi aktibista Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka famatuan jarria dagoen estatua igan dira eta urpeko maska bat eta tuba bat ezarri dizkiete Ama Birjina eta Jesus haurrari

Helburua zen, Ama Birjina eta haren haurra, klima berotzearen ondorioz beti eta fiteago doan itsasoaren gorakadari buru egiten laguntzea, betirako blokatuak baitira itsasoaren gainekaldeko arroka horretan.

Datorren ekintza (segurrenik txirrindulaz), larunbata, agorrilaren 29an (agendan gaurdanik atxik!)Jarraian, barda igorria izan den prentsa agiria.

Ekintza iragan bezain laster (ondoko orenean) Associated Press-eko inglaterrako adarrak informazioa luzatu du eta Yahoo segidan zabaldu:

http://fr.news.search.yahoo.com/search/news?source=yahoo&c=yahoo_news&p=biarritz&ei=UTF-8&fr=news_sb_hd&c=images

Irudi gehiago laster Blogan !!!







Anne + touristePoliziaren aintzinean22, vla les flics3 pankartak



eskuorriak + pankartak

Prentsa agiria +Eskupapera

imprimitzeko formatuan + Bideoa!

[:]

Ekintza denboran banatua izan den eskupapera imprimitzeko klika irudian:

Bizi-ren Miarritzeko ekintzaren eskuorria

Bizi ! Mugimenduaren ekintza

Biarritzeko Ama Birjinaren Arrokan

Suedian, 2009ko uztailaren 23, 24 eta 25ean gertatzen ari den

Europako energia eta ingurumenaren ministroen biltzarraren karietra.

Biarritze urpean noizko?


Klika irudian, Prentsa Agiriaren inprimitzeko:

Communiqué de presse action Rocher de la Vierge Biarritz-e…_2Communiqué de presse action Rocher de la Vierge Biarritz-e…_1

Uztailaren 24 honetan, Europako energia eta ingurumen ministro guziak Suedian bilduak direlarik, Bizi ! Mugimenduko 20 militantek ekintza sinboliko bat burutu dute Biarritzen, Euskal Herrian, arrts aldeko 6etan.

Bi aktibista Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka famatuan jarria dagoen estatua igan dira eta urpeko maska bat eta tuba bat ezarri dizkiete Ama Birjina eta Jesus haurrari.

Helburua zen, Ama Birjina eta haren haurra, klima berotzearen ondorioz beti eta fiteago doan itsasoaren gorakadari buru egiten laguntzea, betirako blokatuak baitira itsasoaren gainekaldeko arroka horretan.

Bi larrialdi-argi piztuak izan dira iritzi publikoaren atentzioa deitzeko gaur egun gertatzen ari diren klima aldaketen izugarrizko ondorioez.

Bizi !ko militanteek ere « klima larrialdia eta gizarte justizi beharra » zioten hiru banderola eramaten zituzten, hauek, heldu den abenduan, NBEren zuzendaritzapean antolatutako Copenhagueko gailurraren denboran hartuak izanen diren erabakietarako absolutuki kontutan hartu beharrekoak baitira. Bestalde, berotegi efektuko Gasen isurketaren aurkako borrokari lotua den Kyotoko itunari eman behar zaion segida zehazteko garrantzi nagusia dute.

Beste batzuek traktak banatzen zituzten. Hauetan, gaur egun iragarriak izan diren engaiamendu eskasen salaketa egiten da. Aldi berean, salatzen da ere 2012-2050 garaierako abian jarriak izan diren politikek erakusten dutela gainazaleko tenperaturaren batez besteko gorakada 2,8° eta 4° C-ren artekoa edo gehiagokoa izanen dela hemendik 2100era.

Oroitaraziz 5° C-ren desberdintasuna baizik ez dela gaur egungo munduko batez besteko tenperatura, eta duela hamar mila urteko azken izotz-arokoaren artean, manifestariek gaur egungo agintarien jarrera «gizadiaren kontrako zinezko krima » dela adierazi dute.

Mobilizazio dei bat zabaldu dute gaur egunetik beretik, Copenhagueko gailurreko akordioak prestatzeko orain eramaten diren negoziaketei presio egiteko.

(klima berotzeari lotua den itsasoen gorakadaren ondorioen mapa ikus ondoko gunean : http://www.svtweb.net/svtweb/svtweb/flash/rechauffement_global.swf + klika « Légendes » botoiaren gainean)

“Biarritz uraren pean” Bizi! mugimenduaren ekintza,
klima beroketaren kontra eta gobernatzaileen gelditasunaren ondorio dramatikoen kontra

Harremanak:

bizimugi@gmail.com

Tel : 05 59 25 65 52

Facebook : bizi copenhague

Blog : www.copenhague2009bizi.org