Category: Alternatives municipales

Ekologia: Formakuntzarik gabe, ezin da neurriko ekintzarik gauzatu!

2022an egin lehen formakuntza-zikloa eta gero, Bizi -Bihar eko-formakuntza institutuarekin elkarlanean- formakuntza-ziklo berri bat plantan ematen ari da, erronka ekologikoeei buru egiteko, Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioei jarduteko gakoak emateko. “Saihestezina kudeatzeko eta kudeatu ezina saihesteko” parada izateko, Bizi eta Bihar elkateak Iparraldeko Herriko Etxeei dei egiten diete antola daitezen, Iparraldeko hautetsi eta eragileak …

Continue reading

Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat formakuntzak – Zein ekintza erronka ekologikoei erantzuteko? 

2022an antolatu hautetsiendako lehen formakuntza zikloaren ondotik, Biziko Hitza Hitz lantaldeak ekologia arloko erronkei buruzko bigarren formazio saioa proposatzen du Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat. Bihar -Ipar Euskal Herriko eko-formakuntza erakundearekin- eta CEDIS formakuntza zentroarekin elkarlanean antolaturiko ziklo honek, lurraldearen metamorfosi ekologikoa bizkortzeko, ekiteko gakoak eman nahi ditu. Jendarteari aurrekaririk gabeko erronka ekologikoak agertzen …

Continue reading

SAR HITZA – Begirale ekologikoen 6. kazeta! 

Kargualdi erdian, herritar Begiraleek, Metamorfosi Ekologikoaren Ituneko ekintzentzat segituak diren 56 Herriko Etxeen aitzinatze mailari buruz bilana egin dute: ekintzak eskasak dira beren hedaduran eta beren erritmoan Behaketa horren ondotik, kasik 250 herritarrek beren Herriko etxea galdezkatu zuten azken honek galda ziezaion Euskal Elkargoari laguntza ekar zezan ekintza plan handi baten  idazteko. Aldi berean, plateren …

Continue reading

TXALO 👍 BAIGORRI – Behargabeko karrika-argien ihizia, herritarrekin

Baigorri herriak, herritarrekin elkar aditu eta, “behargabeko karrika-argien ihizia” antolatua du.  3 urteko programa martxan da jadanik, 22 bilkura eta 208 karrika-argi kontuan hartuak izan dira: 110 atxikiak, 59 kenduak, 39 deskonektatuak saiakerak egiteko, bizilagunekin behin betiko erabakia hartu aitzin. Kontsulta-bilkurak burutuak izaten ari dira, gomitak posta bidez bidalirik, desmartxa azaldurik (segurtasunaren eta neurritasunaren arteko …

Continue reading

TIRRIT 👎 Donibane Lohitzune

Urriaren 7an eta 8an, garapen jasangarriaren astearen erdian, Donibane Lohizuneko aire-saioa iragan zen. Irudikapen anakronikoa eta larrialdi klimatikoarekin arras kontraesanean, karbono-aztarna 260 t CO2-koa estima- tzen delarik, hau da, batez beste pertsona baten 153 Parise – New York joan-etorri-rena! Planetaren mugak errespetatuz eta Ipar Euskal Herriko Klima Planarekin bateragarria izanez, beste irudimenakmlanmtmzen dituzten aisialdiak eskaintzeko garaia da. Garapen Iraunkorraren Europako Astearen …

Continue reading

EGIN DUTE 🏆 Hainbat kolektibitatek beren biztanleria publizitatetik babesten dute

Publizitatea erregulatzea metamorfosi ekologikorako palanketarik bat da. Horretarako, Herriko etxeek Herriarteko tokiko publizitate araudia (RLPi-a) plantan ezartzeko aukera badute, entseina, aurreseinaleei eta kanpoko publizitateari dagokienez (instalazio-lekua, tamaina, kopurua, mota…) Publizitate Araudi Nazionala baino arau murrizgarriagoak ezartzeko. Gaur egun, Euskal Elkargoa 158 Herriko Etxe hunkituko dituen bere RLPi-a garatzen ari da. Diagnostiko fase baten ondotik, orientazio …

Continue reading

BAZENEKIEN? Jantokietan landare-proteinak indartu

EGAlim legeak jantokietan elikagai ekologikoagoetan aldaketa dakar: bio gehiago, kalitatezko produktu gehiago eta animalia proteina gutiago. 2019az geroztik, Herriko Etxeek proteina dibertsifikatzeko plan bat plantan eman behar dute, baitezpadakoa da 200 bazkari/egun kopurutik goiti. Hainbat urtetan zehar animalia-proteinen kuota landare-proteinen alde murriztea du helburu: Errezetetan landare-proteinak pixkanaka sartzea, plater begetariano erakargarriagoak eta langile formatuak dira …

Continue reading

EUSKAL ELKARGOAN ZER? Herriko Etxeak beren ekintza planifikatzen laguntzeko Idazkaritza

Euskal Elkargoak 2023ko martxoaren 1ean sortua, Trantsizio Energetikorako eta Plangintza Ekologikorako Idazkaritza Nagusiak larrialdi klimatiko, energetiko eta ekologikoen aitzinean lurralde-ekintza bizkortzen lagundu nahi du. Euskal Elkargoarentzat, Herriko Etxeentzat eta lurraldeko eragile sozioprofesionalentzat baliabide bat da, Klima Planaren helburuak lortzen laguntzen duten ekintzak abiarazteko. Haren sorrerarekin batera, helburu goititze bihotz-pizgarri bat baieztatu da: 2050ean lurraldeko berotegi-efektuko …

Continue reading

BEGIRALE BATEN 🦔 François Recourt – Zato gurekin !

Zerk bultzatu zintuen begirale ekologista izatera? Iparraldean begirale ekologikoen bila zebilen iragarki batekin egin nuen topo, norbera bere Herriko Etxean begirale izatea zer zen azaltzen zuen, eta berehala piztu zidan arreta. Ekintza ekologiko eta solidarioan aktiboki parte hartu behar nuen garaian iritsi nintzen. Zein dira orain zure egitekoak? Kargualdi-erdiko txostenaren garaian heldu nintzen Bizira, eta, …

Continue reading

Zer formakuntza behar, erronka ekologikoei buruz, Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat?

Bizik inkesta bat egin du -Bihar eta CEDISekin elkarlanean- Ipar Euskal Herriko hautetsi eta eragileek gai ekologikoetan formatzeko dituzten beharrak biltzeko, hautetsi eta funtzionarioei zuzenduriko 6 formakuntza-ikastaroko lehen zikloa antolatu eta urtebetera.  Berrogeita hamar bat parte hartzaileren erantzunak konduan hartuz, Bizik emaitza nagusiak aurkezten ditu eta 2024an inkestaren erantzunen harira birmoldaturiko 2. saio baten antolakuntzaren …

Continue reading