« Mundu zaharra hiltzen ari da, mundu berria berantarekin agertzen ari, eta argi-ilun horretan munstroak sortzen dira. »Antonio Gramsci Editoriala Bizi dugun garaia nahasia dela erratea guti erratea da. Historialarien lana izanen da garai hau bere konplexutasun osoan aztertzea, ulergarri bilakarazteko. Baina horra, gaur egun denak, gure begien aitzinean idazten ari den historiaren garaikide, eragile …
Category: Harrera
Oct 29 2026
“Frantses Kanona”ren kontrako bilkura zabala azaroaren 3an -asteartea-, 19:00etan, Baionan
Euskal Herriko 100 pertsona ezagunek abiatutako mobilizazioak indarra hartzen segitzen du. Helburua da milaka pertsona biltzea azaroaren 28an, larunbatarekin, 11:00etan, Miarritzeko Irati aretoaren aitzinean, herri harresi sendo bat osatu eta «Frantses Kanona» Euskal Herrian iragatea oztopatzeko. Jadanik abian dira manifestazio jendetsu, bizi eta irmo honetarako prestaketak. Denen laguntza behar dugu eskuin muturreko ekitaldi hau blokatzeko. …
Oct 22 2026
Urriaren 24an- Mobilizazio deliberatua eta bortizkeriarik gabekoa segitzko deia
Urriaren 17an, larunbatarekin, 5.000 ginen Baionan manifestatzen. Mobilizazioa masiboa izan da frantses Estatu osoan, aitzinikuspenak aise gaindituz. Nahiz eta izan diren erreakzio politiko eta indarkeriaren instrumentalizazio andana bat, Gobernuak ez dio erantzunik ekarri gazteen mobilizazio masiboari eta gazteek saldoan egin aldarrikapen sozialei (bizi-kostua, zerbitzu publikoen makurtzea…). Berrets dezagun jendarte- eta ingurumen-gaiak hertsiki lotuak direla eta …
Oct 21 2026
Klima eta euskara, borroka bera: Bizik azaroaren 21eko manifestaldian mobilizatzera deitzen du!
Euskara biziaraztea eta klima babestea lurraldearen etorkizuna, aniztasuna eta justizia soziala defendatzea da. Bizi! elkartearen kide guziak, euskaldunak izan ala ez, azaroaren 21ean, Baionako manifestaldian parte hartzera deituak dira. Bizi! mugimenduaren borroka nagusiak larrialdi ekologikoa eta justizia soziala dira. Baina klima aldaketaren kontrako borroka ezin da gure lurraldetik, gure kulturatik eta gure hizkuntzatik bereizi. Horregatik, …
Oct 16 2026
Mobilizaziorako deia : Gazteria mobilizatua: justizia sozialaren eta klimatikoaren, bai eta etorkizunaren arloko erronkak
Nonahi, gazteria mobilizatzen ari da, eta haren aldarrikapenak ezin argiagoak dira. Lizeoetan sortu eta gero, gazteen mobilizazioak unibertsitateetara hedatu dira, eta laster babes frango lortu dituzte. Beste behin ere gogorarazten digute munduaren bukaera saihesteko eta hilabete bukaerara heltzeko borroka, erronka beraren bi alderdi direla: justizia sozialarena. Erakasle eta langile eskasia, eraikin zaharkituak… Baliabide faltak toki …
Oct 15 2026
Frantses Kanona: bat egin mobilizazioaren komunikazio-kanalekin!
Euskal Herriko 100 pertsonaliate desberdinek Biarritzen ospatzekoa den Frantses Kanonaren parean Herri Harresia egiteko deialdia luzatu dute : https://sites.google.com/view/herriharresia/100en-deialdeia Herri Harresi horri begira, mobilizazio kanpaina zabal bat jarri da martxan. Horren harira, eta egingo diren ekimenen zein gainerako informazioen berri ahalik eta gehien zabaltzeko, WhatsApp kanal bat sortu da. Kanal honetan hemen sar zaitezke: https://whatsapp.com/channel/0029Vb8vfqb6GcGKb2lfpN3T Frantses Kanonik …
Oct 13 2026
Frantses Kanonaren aitzinean: Herri Harresia!
Ipar eta Hego Euskal Herriko 100 lagunek deia egin berri dute benetako giza harresi bat osatzeko, azaroaren 28an, larunbata, 11:00etatik aitzina, Miarritzen Frantses Kanona egitearen aurka. Irakurri manifestua hemen: https://sites.google.com/view/herriharresia/100en-deialdeia Lehen bilkura zabala bihar, datorren asteartean, urriaren 13an, 19:00tan izanen da Baionako Lan Burtsan, Santa Ursula plazan, geltokiaren ondoan. Bilkura irekia da Frantses Kanonaren aurkako …
Oct 08 2026
Ipar Euskal Herrian, zein Herriko Etxek du suntsitzen edo babesten gehienik biziduna?
KLIMA Astearen seigarren edizioa lurraldeko biodibertsitateari buruzkoa da. Klima-aldaketarekin batera, biodibertsitatea gaindituak izan diren 9 muga planetarioetatik 7ren artean da; muga horiek gainditzeak Lurrean bizitzeko baldintzak arriskuan ezartzen ditu. Zientzialariek ohartarazten dute: espezien seigarren desagerpen masiboaren atarian gira, eta IPBESen1 arabera, biodibertsitatearen gainbeheraren lehen kausa habitatak suntsitzea da. Frantzian, suntsipen horren arrazoi nagusia lurraren artifizializazioa da, hau da, lur baten funtzio …
Oct 07 2026
Bizikutzu 66 – 2026ko iraila
Editoriala Ikasturtea hasia da beraz. Ahoan gustu mingotsarekin eta oroitzapen atsegin gutirekin, uda lapurtu digutelako sentsazioan. Batzuek, prefet berriak bezala, euskararen kontrako atzerako borrokan tematzen segitzen dute; beste batzuk hauteskunde-kanpainan sartzen dira, promes demagogikoak bata bestearen gainetik metatuz. Eta hori guzia, kanpoko harremanak eta kanpoko politikak aipatu gabe… Horrenbeste ondorio deitoragarriren aitzinean etsitzeko arrazoirik bada, …
Oct 05 2026
Microsoftetik libratzea… Linux erabiliz
2027ko urriaren 12an, Windows 10en eguneraketak eskaintzea geldituko du, Microsoftek mundu osoko 300 milioi ordenagailu inguru zikinontzira kondenatzen dituelarik. Xahuketa eta bidegabekeria horri buru egiteko, mobilizazio uhain bat antolatzen ari da ondoko hilabeteetan, lelo komun baten inguruan: Piratons Microsoft ! Munduan zehar gutienez 300 milioi ordenagailu ez dira Windows 11ra pasatzeko gai. 10 ordenagailutik 1 …















