Biziko Hitza Hitz batzordeak Euskal Herriko klimaren eta biztanleen aldeko 2026ko Ituna aurkezten du gaur: 19 neurri ekologiko eta sozialak, 2026ko herriko bozetan zein elkargokoetan aurkezten diren zerrenden egitarauentzat. Ekarpenei irekia den bertsioan proposatua da, iraileko sartzean, bertsio aberastuaren plazaratzeko xedearekin. IPCC erakundearen azken txostenaren arabera, etorkizun erresiliente eta bizigarria gure helmenean dugu oraindik, “hamarkada …
Category: Prentsa agiriak
Feb 21 2024
Bizik herritar kanpaina abiarazten du legea urratzen duten hirigintza-antolaketak identifikatzeko
Angeluko Brindos etorbidean eginiko antolaketa lanentzat Paueko Auzitegi Administratiboan auzi-errekurtsoa aurkeztu delarik, Bizik herritar kanpaina abiarazten du, Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluan ezarritakoa betetzen ez duten Ipar Euskal Herriko hirigintza-lanak identifikatzeko eta zerrendatzeko helburuarekin. Inprimaki bati esker, herritar guziek ohartarazten ahalko dute orain, beren ustez, legea betetzen ez duten antolaketa lanetaz. Kolektibitateek ia sistematikoki baztertu arren, LAURE …
Feb 08 2024
Biziren balentria, Mugerreko hezeguneetako 12 hektareen artifizialtzearen kontra dela erakusteko
Ostegun honetan, otsailaren 8an, Bizi! elkarteak 3 m3 betelanetako lur bota ditu Mugerreko Herriko Etxeko sartzean Mugerreko hezguneetako 12 hektareen lurreztatzearen kontra dela erakusteko. Bizik, artifizializazio berri honek eragingo lituzkeen ondorioak kliman, biodibertsitatean eta uholde arriskuak handitzean azpimarratzen ditu. Roland Hirigoyen Mugerreko auzapezari galdegiten dio antolaketa baimenari buruz gibelera egitea eta egitura horiek jadanik artifizializatuak diren eremuetan ezartzeko aterabide alternatiboak aztertzea.
Jan 26 2024
Bizik laborarien mugimendu soziala sustengatzen du: jendea irabaziaren aitzinetik ezartzen duen sistemaren alde!
Laborantza mundua mobilizatzen ari da beren lanetik duintasunez bizitzen uzten ez dituen sistema ekonomiko honen kontra bere haserrea eta atsekabea adierazteko. Estatuak plantan eman aterabideek eta FNSEAk galdatutakoek hamarkadak daramatzate egoera gaizkitzen. Bizik laborariei atxikimendua adierazten die eta trantsizio agroekologiko justua, tokiko laborantza herrikoi eta hazkurri emailearentzat, laborantza munduarentzat eta ekosistementzat krisitik ateratzeko bidea dela baieztatzen du.
Feb 18 2023
Energia xahutzea: RLPIan publizitate argiduna debekatzeko ekintza
Larunbat goiz honetan, otsailaren 18an, goizeko 7:00etan, Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 25 militantek hainbat iragarki taula itzali eta 52 afixarekin estali dituzte. Ekintza honen bitartez, Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’agression publicitaire elkarteek energia xahutze hori salatu eta publizitate argidunaren debekatzea eskatzen dute ondoko Herriarteko tokiko publizitate araudian. …
Jul 05 2019
G7a Biarritzen: Larunbata, uztailaren 13ko Manifestaldia
G7a eta bere munduaren kontrako manifestaldia Bizik «G7ez» plataformak G7ari ez erraiteko eta beste mundu baten defendatzeko antolatzen duen manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen du. Manifestaldia iraganen da larunbatean, uztailaren 13an. Biarritzeko Midi Geltokiko Baratze publikotik abiatuko da 17:00etan. Desberdintasunen kontra borrokatzea da, Biarritzen, agorrilaren 24etik 26ra antolatua den G7aren helburu ofiziala. 3 egunez, «mundu …
May 01 2019
«Elkartasuna, sokadako aitzindariak baino azkarragoa da!»
Maiatzaren Lehenaren karietara, manifestaldi bateratuak bildu ditu 6 500 sindikalista, klimaren aldeko militante, abertzale edo klimaren aldeko gazte, feminista, etorkinekin solidarioak diren pertsona eta Txaleko Hori Baionako karriketan. 2019Ko jende lerroa koloretsua eta bereziki animatua eta besta girokoa izan da. Manifestaldiaren hasieratik soka tira berezi batek doinua emaiten zuen: Txaleko hori, sindikalisten kasula gorri edo …
Nov 14 2018
Bizi! eta azaroaren 17a: Trantsizio energetikoari, elkartasunari eta justizia sozialari, bai!
2009tik geroz Bizi! elkarteak gaitzetsi ditu Ingurumenaren Grenelle-aren garaian Sarkozy lehendakariak karbono zerga anbiziotsu baten saihestearen ondorio sozial eta ekologiko hondagarriak. Garaian berean genion, karbono zerga bat plantan eman ala ez, jendarteak aurre egin beharko zuela goiz edo berant petrolio eta gasen prezio igotzeari. Karbono zerga anbiziotsu batek (garaian proposatzen ginuen 2010etik goiti 32 € …
Aug 28 2018
Prentsa agiria – Nicolas Hulot-ren kargu uztetik landa Bizi!k mobilizaziorako deia egiten du urriaren 6 eta 7rako Baionarat.
Bizi! euskal mugimendu altermundialistak kontuan hartzen du Nicolas Hulot, Trantsizio ekologiko eta sozialaren ardura duen Estatu ministroaren kargu uztea eta mobilizazio orokorraren premia azpimarratzen du larrialdi klimatiko eta ekologikoari aurre egiteko. Nicolas Hulot-ek baieztatzen du ez dela gehiago urrats ttipien garaia. Alabainan, gaur egun behar da mobilizazio orokor bat, bai erabaki hartzaileen aldetik, bai …