Emankizun honetan AHT proiektuaren inpaktu soziala eta ingurumen kalteak hurbilduko ditugu Igor San Jose, ELA sindikatuko Gipuzkoako eraikuntzako arduradunarekin . Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2025/11/BIZIRIK-202511-emankizuna.mp3
Nov 10 2025
#129 Bizirik irrati saioa
Nov 06 2025
Azken Patxoki dantza
Nov 05 2025
Microsoft erraldoiaren aitzinean, antola dezagun tokian tokiko alternatiba!
Enpresa multinazional kapitalistek aberasten segitzen dute, nahitara zaharkitzerat behartzen dituzten produktuak, gu behartuz berriz erostera. Microsoft-ek urriaren 14an gelditu ditu Windows 10en eguneraketak, Windows 11ra pasatzera behartzeko. Munduan zehar 400 milioi ordenagailu inguru ez dira bateragarriak bertsio berriarekin. Frantses estatuan, ordenagailu baten ingurumen-inpaktuaren % 90 fabrikazioari dagokio. Beraz, Microsoft erraldoiaren aitzinean, antola dezagun tokian tokiko alternatiba! …
Nov 04 2025
Bizikutzu 61 – 2025ko azaroa
« Ezagutzaren ezkortasunak, ez du nahiaren baikortasuna trabatzen. »
Antonio Gramsci
Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.
Oct 24 2025
AHT GPSOri ez: Biziren argumento orria!
Bizik bost gaien inguruan azaldu ditu AHT GPSO-ren kontrako arrazoin onak, bere argumento orrian: ekologia, proiektuaren kostua, justizia soziala, demokrazia eta Euskal Herriaren kultura eta hizkuntza berezitasuna. Alternatiba bat bada. AHTari ez, eguneroko trenari bai! GPSO (Hego Mendebaldeko Proiektu Handiak) Bordale eta Okzitaniako Tolosa arteko AHT linea lotzea aurreikusten duen proiektua da, eta beste aldetik …
Oct 17 2025
Etxebizitza: Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformaren 17 engaiamendu herriko bozen karietara
Auzolan, Etxebizitza eskubidearen Eguna, urriaren 10ean eta 11n Baionan ospatu da. Bizi! barne duen eta 32 erakunde biltzen dituen Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformarentzat parada izan da 2026ko herriko bozetan hautagai diren taldeentzat tokiko mailako etxebizitza politika ausart eta deliberatu baten aldeko neurri sorta aurkezteko. 17 neurri horiek 6 ardatz nagusitan banatzen …
Oct 17 2025
Inkestak: Nork sinetsarazi nahi du euskal herritarrek AHTa babesten dutela?
Ingurumenaren Defentsarako Elkarteen Kolektiboaren (CADE) eta Bizi! mugimenduaren komunikatua Joan den urriaren 4an, Sud Ouest egunkariak honelako titulua argitaratu zuen: “Garraioak: Hego-Mendebaldeko biztanleen % 87 AHTaren alde, inkesta baten arabera”, eta artikuluaren barnean zehazten zenez, euskal herritarren % 70 ere proiektuaren alde omen dira. Esaldi hori ez zen galdera gisa edo baldintzaz aurkeztua, baieztapen gisa …
Oct 15 2025
“Klima ez da batere kontuan hartua izan, hitza jana izan da”: Biziren ekintzak Christian Devèze-en bilan ezin txarragoa Kanbon ziztatzen du.
Asteazken honetan, urriaren 15ean, Biziko hogei bat ekintzailek irmoki salatu dute Christian Devèze-en “klimaren arloko 6 urteko geldirik egotea” Kanbon, Herriko Etxearen aitzinaldea afixaz estaliz. Ekintza honekin, Bizik argitara eman du klima-larrialdiaren aitzinean erakutsiriko axolagabekeria, auzapezaren fede txarra eta 2020ko Herriko bozak aitzin, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetuz hartu hitzaren jatea. Hogei bat …
Oct 13 2025















