Bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza – Abenduaren 9an, larunbatarekin, Baionan.

Sekulako energia aktibatu dugu aurten lurralde proiektu baten proposatzeko, alternatibak laguntzeko eta lotzeko, tokiko politika publikoak ebaluatzeko, argumentuak emateko.

Baina neurriak ere hartu genituen: oro autoz garraiomoldearen erreinuaren kontra, publizitate argitsuaren kontra, AHT proiektuaren kontra, metamorfosi ekologikoa bizkortzeko, IPCCren abisuen azpimarratzeko edo Klima aldaketak mikroalgen agerpena bultzatu duela agerian uzteko. uda honetan kostaldean.

Erresistentzia eta konfrontazioa beharrezkoak dira.

Bidegabekeria agerian uzteko, sentsibilizatzeko, klima suntsitzaile diren proiektuak saihesteko, ekologiaren eta justizia sozialaren erronkari buru egitean aitzinatzeko, Bizik erregularki ekiten du, erradikaltasuna eta bortizkeriarik eza uztartuz.

Datozen hilabeteetan ekiteko arrazoinik ez da faltako. Prest izan gaitezen, gero eta gehiago izan gaitezen jadanik trebatuak!

Buruz-burukoak, umoretsuak edo ikusgarriak diren ekintzetan parte hartu nahi duzu?
Gehiago jakin nahiko zinuke horrelako ekintzetan parte hartu aitzin?
Gurekin batera ekiteko berantetsia zira?
Formakuntza zuretzat egina da!

Egitarauan: bortizkeriarik ezaren eta desobedientzia zibilaren inguruko nozioak, ekiteko metodoen ezagutza, arrisku juridikoei buruzko informazioa, rol-jokoak… Dena aitzin ikusia da behar bezala trebatzeko eta egiazki praktikatu aitzin zer egoera ezberdinei buru egiten ahalko den argi ukaiteko!

Hitzordua emana da, abenduaren 9an, larunbatarekin 14:30etik 18:30era Baionako Gaztetxean.

Zurekin, gehiago egiten ahalko dugu!